Berriak Iraurgi Berritzenek Urberritze proiektua abiatu du bailaran berrikuntza soziala sendotzeko

Iraurgi Berritzenek Urberritze proiektua abiatu du bailaran berrikuntza soziala sendotzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

iraurgi-berritzen Iraurgi Berritzenek, Donostia-Beterri eskualdeko udalekin (Beterri) eta Elhuyarrekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, Urberritzen proiektua jarri du martxan. Proiektuaren helburu nagusia da egungo erronka sozialei erantzun propioak eta egokiak emateko eskualdeetako gaitasuna hobetzea eta berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortzea. Urberritze proiektua ostegun honetan, otsailaren 18an, aurkeztuko da Azpeitiko Sindikatu Zaharrean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Parte hartuko dute euren esperientzien berri emanez Karabeleko ekonekazaritza etxealdeko koordinatzaile Iker Goikoetxeak; Orona Fundazioaren Garapen zuzendari Iñigo Marquetek; Azpeitiko Kultur Mahaiko Kepa Urbietak, eta Gureakeko Berrikuntza zuzendari Jon Ander Arzallusek.

 Bi eskualdeak eskutik

Proiektua ekainera bitartean garatuko da. Maiatzera bitartean eskualde bakoitzak bere prozesu propioa izango du, eta, maiatzetik aurrera, bi eskualdeek bat egitea da asmoa, eskualdeen arteko harremanak eta esperientziak landu eta partekatzeko. Gure eskualdera etorrita, hauek dira Urola Erdian landuko diren helburu zehatzak:

  • Eskualdean dauden gizarte-praktika eraldatzaileak eta berritzaileak ezagutzea, eta horiek berrikuntza sozialaren argitan aztertu eta ebaluatuz, aurrera begira modu eraginkorrean jarduteko hobetzekoak identifikatzea.
  • Eskualdeko berrikuntza sozialaren gogoeta bateratua egitea eta etorkizunera begirako erronkak elkarrekin lantzea, eskualdearen berrikuntza sozialean eragiteko ezagutza eta tresna metodologiko berriak eragileen eskura jarriz.
  • Eskualdeko eragileen arteko harremanak eta elkarlana sendotzea.

Horretarako, "eskualdean garatzen ari diren hainbat proiektu berritzaile ebaluatuko ditugu, eskualdean dugun berrikuntza sozialaren gaitasunaz jabetu eta abiatzen ditugun proiektuen bidez sortzen dugun gizarte-, ekonomia- eta ingurumen- inpaktua hobetzeko helburuarekin. Horrela, ebaluazio horien berri eman eta eskualdean dugun berrikuntza sozialaren gaitasuna areagotzeko asmoz, askotariko eragileekin osatutako TOPAGUNEA antolatu nahi dugu". Martxora bitartean ebaluazioak egingo dira, eta, apirilean eta maiatzean Topagunearen bi saio egingo dira. 

Hala ere, egitasmoaren berri xehetasun gehiagorekin emateko aurkezpen saioa antolatu da ostegun honetarako. 18:00etan izango da Azpeitiko Sindikatu Zaharrean. 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut