Berriak Ane Larrañagak diseinatu du Umore Ona elkartearen haur danborradarako jantzi berria

Ane Larrañagak diseinatu du Umore Ona elkartearen haur danborradarako jantzi berria

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

zalduntxo Umore Ona elkarteak antolatzen dun haur danborradarako jantzi berria diseinatu du Ane Larrañaga diseinatzaileak.
Diseinatzaileak eta Umore Onako kideek, Sonia Vazquez zinegotzia bidelagun zutela, atzo aurkeztu zuten jantzi berria. Azkoitiko Zalduntxoek erabiltzen zituzten janzkeretan oinarrituta egin dira jantziak. Bi koloren egin dira txaketak, bata danbor-joleentzat eta bestea barril jotzaileentzat.
Iaz jantziak berritzea erabaki zen baina Azkoitiko herriarekin lotura bilatuz. Horregatik, konpainia bat iaz pelotariz jantzita atera zen. Aurten, beste batek Zalduntxoen jantziak estreinatuko ditu eta aurreratu zutenez atzoko aurkezpenean, datorren urtean abarketariz jantzitakoak ere izango dira.

51. edizioa apirilaren 2an izango da. Parte hartu nahi duten haurrek ikastetxean bertan izena eman ahal izango dute datorren astelehenetik aurrera, alegia otsailaren 15etik aurrera.
Entseguak martxoaren 7an hasiko dira eta astelehenetan, asteazkenetan eta ostegunetan izango dira 19:00etatik 20:00etara bitartean.

 

umore onaok

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut