Berriak Jose Cruz Gurrutxaga: “Testua irakurri nuenean ukitu egin ninduen eta taularatzeko momentua hauxe da”

Jose Cruz Gurrutxaga: “Testua irakurri nuenean ukitu egin ninduen eta taularatzeko momentua hauxe da”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

declaracion guillermo Bernardo Atxagaren  “Declaración de Guillermo” kontakizuna egokitu eta antzerkira eraman du Jose Cruz Gurrutxaga aktore azkoitiarrak, Susana Soletoren zuzendaritzapean. Larunbat honetan, hilaren 13an, Elkargunean aurkeztuko du obra, 22:00etan. Sarrerak, 5 eurotan, Elkargunean erosi ahalko dira antzezlana baino ordu erdi lehenagotik.

Gurrutxagak, Sonia Vazquez Kultura zinegotzia bidelagun duela, antzezlanaren nondik-norakoak azaldu ditu udaletxean hedabideen aurrean eginiko agerraldian. Esan duenez, pozgarria da bira Azkoitian hastea. Izan ere, obra urrian estreinatu zen Bilboko Arriaga antzokian eta Azkoitiko emanaldiarekin hasiko da herriz herri eta antzokiz antzoki mugitzen formatu txikiko obra hau. Bernardo Atxaga bera ere Azkoitian izango omen da larunbatean, Bilboko estreinaldian egoterik ez zuela izan eta.

“Declaración de Guillermo” gazte zela idatzi zuen Jose Irazu, Bernardo Atxaga goitizenarekin sinatzen duen  idazle asteasuarrak. “Badira urte batzuk testua irakurri nuela. Heldu egin zitzaidan, ukitu egin ninduen, eta orain iritsi da taularatzeko momentua. Norbere esperientzia, taula gaineko presentziaren esperientzia edo.. momento ona zela ikusi nuen. Gainera, formatu txikikoa da eta ez du behar tekniko handirik eskatzen”, dio Gurrutxagak.

Andaluziatik Bilbora

Andaluziatik, Kordobatik, Bilbo ingurura lanera etortzen diren bi emigranteren istorioa kontatzen da. “Istorioak hausnarketa batera eramaten gaitu. Nahikoa tristea da. Bi etorkin nola moldatzen diren egoera berrira azaltzen da eta nola biak bide ezberdinak hartzen dituzten”. Etorkinen sentimendu eta bizipenak jasotzen dira. Obra erdaraz antzeztuko da "ezinbestean", "istorioak hala eskatzen duelako".

Gurrutxagaren hitzetan, hasiera batean pentsatu zuen orduko eta gaur egungo errealitatearen nolabaiteko lotura gauzatzea baina azkenean istorioaren originaltasuna mantentzea erabaki omen zuen zuzendariaren aholkuei jarraituz.

45 minutuko iraupena izango du obrak eta Elkargunean izango da, antzezlanak gertutasuna eta intimitatea eskatzen dituelako, besteak beste.

Udala antzerkia sustatzeko ahalegin berezia ari da egiten eta datozen hilabeteetarako egitaraua ixten ari da. “Declaración de Guillermo” da denboraldiari hasiera emango diona.

declaracion-de-guillermo

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut