Berriak Alkatea eta Xabier Munibeko ikasleak, elkarri koplaka

Alkatea eta Xabier Munibeko ikasleak, elkarri koplaka

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7557 Ohitura legez, gaur, Santa Ageda bezperan, ikastetxeetan kopla kantari ibili dira makilen erritmopean. Tradizioari jarraituz, Xabier Munibe Ikastolako DBH 2ko ikasleak udaletxeko batzar aretora hurbildu dira Javier Zubizarreta alkateari koplak abestera. Ikasleek koplatan igerilekuetan tranpolina eta denentzat futbol zelaia eskatu dizkie alkateari, bertsotan abilezia erakutsiz. Baita alkateak erantzun ere. Koplatan honek ere. Ikusi botatako bertsoak:

 

Xabier Munibe Ikastolako ikasleen koplak:

 

Kalia gora kalian behera

beheragoaz pozik kantatzen
Santa Agedak ekarri gaitu
gu udaletxe aurrera.

 

 Beti bezala hemen atea

bilatu degu zabalik
bertso entzuten egongo dira
seguru asko isilik.

 

DBHko neska-mutilok

gatoz beti lez eskean
ibilaldia laster dugu ta
gabiltz diru eskasean.

 

 Aginte aldia aurrera doa

momento errez ta zailak
alkate jauna galderatxo bat
pisua al du aginte makilak.

 

 Hementxe gaude udaletxean

alkatearen aurrean
batzar gela hontan guri begira
biztanle denen aurrean.

 

 Euskaraz ein eta mintzatu

hori da guk nahi duguna
denok batuta lortuko dugu
herri oso euskalduna.

 

Euskara dugu gustokoena

bene-benetan maita
egun osoan mintzatuz gero
poztuko zaigu jendea.

 

Alkate jauna berria zara

baina hala ere trebea
segi horrela beste lau urte
herri nahien entzulea.

 

Gazteentzako beste gune bat

handiagoa mesedez
oraingo honetan ez gea kabitzen
eraiki zazu faborez.

 

Kaixo ta egun on alkate jauna

hementxe gaude koplekin
ikastolatik etorri gara
kristoren gogoarekin.

 

Piszinan gabiltz nahiko gustora

gauza bat dugu guk faltan
tranpolinekin amesten dugu
gauetan eta goizetan.

 

Alkate maite zure esku dago

lanpostuak egotea
langabezian herritar asko
denok nahi dugu jatea.

 

Gaur ere bada Ostegun Gizen

zuk hor ez problemarik
Inauteriak ondo pasatu
disfrutatzea nahi dut nik.

 

Futbol zelaia nahi dugu hemen

azkoitiar den denentzat
ez aspertzeko behar dugu guk
zahar eta gazteentzat.

 

Gustora gaude bene-benetan
egindako harreragatik
agur ondo izan ikusi arte
mila esker limosnagatik.


 

Alkateak ikasleei abesturiko koplak:

 

Ohiturei jarraituz batera
Udalean gara hitzartu
Santa Ageda, bezperak bada,
gaitu gu hemen elkartu.


Egun hau berezia ez denik
ezin dut ba nik ukatu
ikasle ta irakasle denak
kantuan zarete agertu.

 

Zuen eskari denak betetzen
egingo gera saiatu
zuek ordea, gure mezua
ondo zazue ere aditu.

 

Pertsonak onak izan zaitezte
eta Azkoitti maitatu
zuek gabe Azkoiti herriak

Etorkizunik ez baitu.

 

Azkeneko koplatxo honetan
irakasleei eskerrak
zuek betetzen dituzueta

Ikasle hauen beharrak.

IMG 7576

IMG 0892

IMG 0900

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut