Berriak Udalak Zine Bonoa atera du Baztartxoko emanaldietarako

Udalak Zine Bonoa atera du Baztartxoko emanaldietarako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

zine bonoa Kultura sailak Zine Bonoa atera du Baztartzo Antzokiko zine emanaldietarako. Bonoak 10 saiotarako balio du eta 30 euroko prezioa du. Ondorioz, hiru euroren truke pelikula bat ikusteko aukera ematen du. Udalak zinerako bonoa ateratzen duen lehen aldia da.

Zine Bonoa asteburu honetatik aurrera erabili ahalko da. Udaletxeko Kultura sailean edo Baztartxo Antzokiko leihatilan eskura daiteke, azken honetan justu zine emanaldien aurretik.

 

“Herritarrek zineaz gozatzea nahi dugu eta bono honek horixe ahalbidetzen du prezioa murriztuz. Uste dugu aukera oso ona dela”, dio Kultura zinegotzi Sonia Vázquezek.

Bonoa ostiral, larunbat eta igandeetako emanaldietarako da, astelehenetako prezioa, ikuslearen egunekoa, hiru eurokoa baita deskonturik gabe ere. Edonola ere, nahi izanez gero erabili daiteke astelehenetan ere.

txartela

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut