Berriak Familiako enpresen ondorengotzari buruzko jardunaldia antolatu du Elkargik Azkoitian

Familiako enpresen ondorengotzari buruzko jardunaldia antolatu du Elkargik Azkoitian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

elkargi consultores Elkargiren Kontsultoretza eta Finantza Zerbitzuen filialak, Elkargi Consultores-ek, enpresa familiarren ondorengotzari buruzko jadunaldia antolatu du Azkoitian. Sortzen diren galdekizunak eta ondorengotza prozesua gauzatzeko aintzat hartu beharreko gaiak jorratuko dira.
Familia enpresaren jarraipenerako ezinbestekotzat jotzen diren alderdiak emango dira ezagutzera jardunaldian, hala nola, jabetzaren banaketa seme-alaben artean modu bidezkoan, azken lege erreforma edota ondasun-banantzearen eragin fiskala.

Jardunaldia otsailaren 19an izango da Insausti Jauregian, 9:30etik 11:00etara bitartean. Izen-ematea 75 euro (gehi BEZa) kostako zaie Elkargiko bazkideei eta 100 euro bazkide ez direnei. Inskripzioa egiteko deitu 943 30 91 92 telefono zenbakira edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.
Elkargik jardunaldi hau Azkoitian, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean eskainiko du.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut