Berriak 23. Azkoitia Azpeitia Maratoi Erdia berrikuntzekin dator

23. Azkoitia Azpeitia Maratoi Erdia berrikuntzekin dator

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7526 Xeye Atletismo Taldeak gaur eguerdian aurkeztu du apirilaren 16an izango den 23. Azkoitia Azpeitia Maratoi Erdia eta berrikuntzak iragarri dituzte antolatzaileek. Running&Festa lelopean, aurten ohiko lasterketaz gain aurretik, egunean bertan eta ondoren aktibitate ezberdinak egingo dira. “Runningaren festa izatea nahi dugu. Maratoi erdi hau ez da soilik eliteko atletentzat. Elitearentzat, zaleentzat eta herritarrentzat da. Hori da Diego Garciak nahi zuena eta horixe da guk ere nahi duguna” esan du antolakuntzaren koordinatzaile Agustin Jimenezek. “Kirolaren, kulturaren eta festaren topagunea izango da”.

Antolatzaileek gaurko aurkezpenarekin abiatu nahi izan dute aurtengo edizioa. Data jakinarazteaz gain, maratoi erdiaren ardatz nagusiak balioan jarri nahi izan dituzte agerraldiarekin. “Taupada bakoitzean Diego Garciaren espiritua sentituz”, lasterketa honek “bi herri batzen ditu”, partaideei gozatzeko eta une gogoangarriak partekatzeko aukera eskainiz.

Izen-emate epea otsailaren 5ean zabalduko da. Maratoi erdia egitera ausartzen ez direnek badute 7,55 kilometroko lasterketa laburra egiteko aukera ere. Iaz bezala, roller kategoria ere aintzat hartuko da eta nahi dutenek patinetan parte har dezakete.

Xeye Atletismo Taldeko kideez gain, aurkezpenean izan dira euren babesa azatzeko Ttipi-Ttapa eta Urolako Trena taldeetako kideak. Bidelagun izan dituzte Gipuzkoako Atletismo Federazioko lehendakari Mikel Odriozola, El Diario Vascoko Ager Lasurtegi eta BBVAko Galo Oleaga. Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen ordezkari gisa, Estitxu Elduaien eta Sonia Vázquez zinegotziek hartu dute parte, hurrenez hurren.

IMG 7516

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut