Berriak Iraurgi Berritzenek Lan Munduratze Teknikaria behar du

Iraurgi Berritzenek Lan Munduratze Teknikaria behar du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

logo iraurgi berritzen Iraurgi Berritzen, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundeak, Lan Munduratze Teknikaria behar du. Kualifikatutako, eta ikasten edo prestakuntzan ez dauden gazte langabetuei lan munduratze prozesuan laguntzea izango da teknikariaren lana. 

Betebeharrak:

Onuradunen aktibazio laborala, lana bilatzeko ibilbide guztian zehar; zeharkako gaitasun sozio-profesionalen hobekuntza eta enpoderatze sustapena; gaitasun profesionalaren hobekuntza eta lanpostuko esperientzia hartzea.

Lanposturako betebeharreko baldintzak:

Ikasketak:

Bukatutako goi-maila edo erdi-mailako unibertsitateko ikasketak izatea, humanitate arloarekin loturikoak izanez gero lehentasuna izango dutelarik (Psikologia, Psikopedagogia…)

Hizkuntzak:

Gaztelera eta Euskera (EGA mailan) menperatzea.

Esperientzia:

Esperientzia izatea lan-orientazioan, gaitasun pertsonal eta profesionalen identifikazioan; lan-postuen eta prestakuntza planen definizioan eta prestakuntza prozesuen jarraipenean; taldeen animazio eta dinamizazioan eta coaching eginkizunetan.

Baliogarria:

Azkoitia /Azpeitia, edo Urola Erdia eskualdean bizitzea.

Interesatuek euren CV-a ondorengo helbidera bidali beharko dute:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut