Berriak Azkoitiko Udalak Alicia haurraren hilketa eta amak jasandako erasoa gaitzetsi ditu

Azkoitiko Udalak Alicia haurraren hilketa eta amak jasandako erasoa gaitzetsi ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Genero indarkeriarengatik Gasteizen Alicia txikiaren hilketa eragin eta bere ama erietxera eraman duen eraso basatia gaitzetsi du Azkoitiko Udalak. Halaber, biktimen senitarteko eta adiskideei elkartasuna adierazi nahi izan die.

Aurten Euskadin genero indarkeriaren ondorioz gertaturiko lehen hilketa da Gasteizkoa eta Udalak jazoera hau gaitzesteko antolatzen diren kontzentrazioetan parte hartzera deitzen ditu herritarrak. Emakumeen Mahaiak kontzentrazioa deitu du gaur arratsalderako. 19:30ean izango da Udaletxe aurrean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut