Berriak Azkoitiak helegitea jarriko du Mankomunitatean Azpeitiko Udalari ingurumen programetarako 3.850.000 euroko diru-laguntza emango dion hitzarmenarengatik

Azkoitiak helegitea jarriko du Mankomunitatean Azpeitiko Udalari ingurumen programetarako 3.850.000 euroko diru-laguntza emango dion hitzarmenarengatik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Udalak errekurtsoa jarriko du Urola Erdiko Mankomunitatearen, Urola Erdiko Lapatx Zabortegiaren eta Azpeitiko Udalaren artean onarturiko hitzarmenaren aurka. Akordio horrek aurreikusten du Azpeitiko Udalak 3.850.000 euroko diru-laguntza jasotzea ingurumen programetarako.

Azkoitiko Udalak uste du Mankomunitatearen Batzar Orokorrak abenduaren 30ean onarturiko hitzarmena Azkoitiko herriaren, azkoitiarren eta Mankomunitatearen interesen aurkakoa dela eta beraz, Mankomunitatearen aurrean helegitea aurkeztea erabaki du hainbat arrazoirengatik.

 

Azkoitiko Udalak onartzen du Azpeitiak konpentsazio bat jaso behar duela zabortegia bere lursailetan egoteagatik. Baina Azpeitiko Udala dagoeneko ari da jasotzen diru-kopuru bat arrazoi horrengatik, alegia, lurzoruaren erabilerarengatik eta beste zenbait kontzepturengatik, 2011n Mankomunitateak eta Azpeitiko Udalak sinaturiko akordioan oinarrituta. Izen ere, ordutik gaur arte Azpeitiko Udalak 1.823.840 euro eskuratu ditu.

Horri gehitu behar zaio 2014an Mankomunitateak eta Azpeitiko Udalak adostu zutela azken honi 1.565.000 euro ematea  merkatu plazaren berritzeagatik.

Testuinguru honetan, Azkoitiko Udalak eskatzen dio Mankomunitateari proiektu tekniko eta finantzario bat egitea aztertzeko Lapatxen egoera ekonomikoa zein den eta ikusteko gai den aurre egiteko zabortegiaren itxierak eta ondorengo mantenimenduak dakartzan gastuei.

Lapatxek nahikoa diru baduela aipatu inbertsioei aurre egiteko egiaztatuz gero, posible litzateke diru-laguntzak emateko aukera planteatzea. Baina egun indarrean dauden Mankomunitatearen estatutuek ez dute aurreikusten objektu gisa udalerriei diru-laguntza zuzenak emateko aukerarik. “Diru-laguntzak eman ahal izateko, estatutuak aldatu behar dira eta guk ez diogu aukera horri uko egiten, baina gaur egun diru-laguntzak ematea ez dago aurreikusita estatutuetan”.

Bere aldetik, Javier Zubizarreta alkateak azpimarratu du “interes publikoen aldeko ekintzen jarduera ez dela legedian aukera gisa aintzat hartzen, baizik eta obligazio modura”.

Hitzarmenaren aurkako helegitea jartzea onartu zen atzoko udalbatzan. Aldeko botoa eman zuten EAJ/PNV, PSE-EE eta Irabazi/Azkoitia Bai alderdiek. EH Bildu abstenitu egin zen.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut