Berriak UROLA KIDEtuz, Urola bailarako egur eta altzari sektorearen lankidetza sarea

UROLA KIDEtuz, Urola bailarako egur eta altzari sektorearen lankidetza sarea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

logo iraurgi berritzenUROLA KIDEtuz proiektua Urola bailarako hiru garapen agentzien artean landutako proiektua da, Uggasa, Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkartearen artean, hain zuzen. Bailara osoan pisu nabarmena duen egur eta altzarien sektoreko enpresen arteko lankidetza bultzatzea eta merkatu dibertsifikaziorako aukera berriak sustatzea izan da amaitu berri den proiektuaren helburua.

Urola bailarak tradizio handia du egurraren eta altzarien sektorean eta produktu-eskaintza heterogeneoa du, enpresaren bat dugulako balio katearen jarduera ia guztietan, nahiz eta balio kate bakoitzaren pisua askotarikoa izan.

 

Tradizioz, eraikuntzari oso loturik egon den sektorea izan da eta bestelako faktoreen aldaketen eragina jasan du, besteak beste, familien kontsumo ohituren aldaketen eragina.

Sektore honek gure bailaran berregituraketa prozesu sakon bat igaro du, eta bide hori Europako beste hainbat lurraldetan baino beranduago egin badu ere, funtsean antzeko berregituratzea izan du. Zailtasunak zailtasun, gaur egun, egurrak lehengai moduan balio handiagoa hartzearen ondorioz eta ingurumenaren jasangarritasunaren ikuspegitik, aukera eta bide berriak ditugu etorkizunerako.

Gogoeta horiek daude Urolako hiru garapen agentziek eginiko apustuaren jatorrian UROLA KIDEtuz proiektua sustatzerakoan, izan ere, apustua izan da sektoreko enpresak sendotzen laguntzea eta produktu eta merkatu berriak bilatzea, enpresa horien jarduera dibertsifikatzeko eta lehiakorragoak izateko.

UROLA KIDEtuz proiektuak hiru urteko iraupena izan du (2013-2015) eta garatu dugu "Enplegu estrategikoak" PO FSE 2007-2013 arautzen duen programaren barruan. Ikuskera eta filosofia aldetik, jatorritik bertatik proiektu irekia izan da eta garatu dugu sektorearekin eta sektorearekin harreman zuzena duten beste eragileekin elkarlanean, eragile publiko nahiz pribatuekin.

Proiektuaren azkeneko urte honetan, eskualdeko 10 enpresekin merkatu berriak bilatzeko eta jarduera dibertsifikatzeko planak garatu dituzte agentziek eta aldi berean, egurraren osagarri izan daitezkeen materialen inguruko azterlana egin da. Proiektuari bukaera emateko, abenduan jardunaldia egin zen.

Programari amaiera emateko, parte hartu duten enpresen katalogoa egin dugu, gure bailarako sektore horretako enpresak ezagutzera emateko.

ERAKUNDE ANTOLATZAILEAK

  • Iraurgi Berritzen
  • UGGASA
  • Urola Kostako Udal Elkartea

ENPRESA PARTE HARTZAILEAK

  • Arrona Hermanos SL (Induo)
  • Ongi Mecanizados en Madera SL
  • Muebles Uria Bi Gipuzkoa SL
  • Lita-Kit SLU (Muebles Lotegi)
  • Manipulación Mendizabal SL
  • Modelos Ezguba SA
  • Escaleras Interiores de Madera SL (Eima)
  • Barnizados Lixatu SL
  • ISEQ Azpeitia SLL
  • Arimar SL

Proiektu honen katalogoa ikusgai hemen.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut