Berriak Iraurgi Berritzenek 200.000 euroko finantziazioa lortu du bailarako enpresentzat berrikuntza proiektuak garatzeko

Iraurgi Berritzenek 200.000 euroko finantziazioa lortu du bailarako enpresentzat berrikuntza proiektuak garatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

logo iraurgi berritzenIraurgi Berritzen, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundeak, 200.000 euroko finantziazioa lortu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, bailarako enpresentzat berrikuntza proiektuak garatzeko.

Iraurgi Berritzenek, ohikoa duen bezala, eskualdeko enpresa ordezkarien eskutik identifikatu ditu garatu beharrekoak diren lehentasun estrategikoak enpresen berrikuntza sustatzeko. Helburu hauek garatu eta inplantatzeko proiektu proposamen erlazio bat diseinatu eta aurkeztu du ekintza lerro desberdinekin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Sustapen Ekonomiko, Landa Garapen eta Lurralde Oreka Departamentuaren “Gizarte Mailan Erantzulea den Lurraldea “ eta  “Enpresen Lankidetza eta Adimen Lehiakorra sustatzeko” programetara.

 Foru Aldundiaren aldetik jasotako ebazpenaren arabera, Iraurgi Berritzenek 200.000 euro, ondorengo proiektu eta ekintza lerroak exekutatzeko erabiliko ditu:

  1. Enpresa Partaidetzaren Sustapena: partaidetza ereduen kulturaren difusioa, sensibilizazioa eta prozesu partehartzaileen ezarpenean laguntza enpresei (Enprestuz Proiektua)
  1. Urola Erdiko enpresa traktore eta hornitzaile arteko lankidetza eskualdeko aktibitate ekonomikoa areagotzeko: enpresa txikiei babesa erronka berrietarako egokitzapenean, osagarritasunak bideratzen, indarguneak sustatzen eta gaitasunak hobetzen merkatuen eskakizun desberdinei erantzuteko. ( Hornitu Proiektua).
  1. Enpresen Adimen Lehiakorra Sustatzen: Enpresek aukerak eta berrikuntza produktu eta merkatu egokietara zuzendu dezaten, enpresen adimen lehiakorra garatzeko  sensibilizazio eta kapazitaziorako ekintzak.  (Proyecto UrAdimentzen) 
  1. Industria 4.0 Kontzeptuan oinarrituriko bezero hornitzaile harremana: Makina erramintaren sektoreko enpresetan ,IKT soluzioak eta sistema ziberfisikoen  ezarpena bezero hornitzaileen harreman ereduen eraginkortasuna hobetzeko. (Proyecto Harremantzen 4.0)
  1. Enpresa arteko ekonomia zirkularraren sustapena. Eskualde desberdinetako enpresa arteko elkartruke eta sinergiak bideratu hondakinak (materialalak eta energetikoak) konpartitzeko balore kateko enpresa desberdinen lankidetza bitartez. Sinergia horiek, negozio berriak negozio sinbiosi industrialari loturiko  negozio eredu berriak identifikatuko dituztelarik.(Sinbiosi Industriala Proiektua)

Beraz, 2016an Iraurgi Berritzenek enpresen berrikuntza eta dibersifikazioagatik apustu egiten jarraituko du, proiektuak sustatuz enpresa eremu eta ikuspegi desberdinetatik: Industria 4.0; Teknologia Garbiak; Adimen Lehiakorra; Gestio ereduak; Bezeroari orientazioa; prozesuen optimizazioa…. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut