Berriak Udalak 2.000 m² espaloi sakonki garbitu ditu eta ez labaintzeko tratamendua eman du

Udalak 2.000 m² espaloi sakonki garbitu ditu eta ez labaintzeko tratamendua eman du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

espaloi garbiketa 2 Garbiketa plana indartzearen baitan, Azkoitiko Udalak herriko hainbat gunetako espaloietan garbiketa sakona egin du eta ez labaintzeko tratamendua eman du irrist egitearen arriskuak eta erorketak saihesteko.

Langileek guztira 2.000 metro karratuko eremuan esku hartu dute. Alegia, Ibaiondo, Aingeru, Trino Uria eta Julio Urkixo kaleetako espaloietan. Halaber, eliza aurrekaldean eta Iturri edota Errexil taberna inguruetan ere lan berdina egin da.

“Beharrezkoa ikusten genuen espaloiak ondo garbitzea, baina batez ere, erorketak eta irristadak saihestea bide publikoetan segurtasuna bermatuz”, dio Hirigintzako zinegotzi Miguel Angel Bastidak. “Lan hauei –gaineratu du- jarraipena emango diogu beharrezkoa ikusten dugun gune guztietan”.

Ohiko garbiketa ez da beti nahikoa izaten espaloiak garbiket baldintza onean uzteko. Kasu honetan, produktu koipegabetzaileekin egin da garbiketa eta soluzio ez labaingarria aplikatu da lurzoruan oinezkoak seguru ibili daitezen. Tratamendu hau baldosa hidraulikoetan, lauki formako takoetan eta terrazo leunduan eman da. Lana borobiltzeko presiopeko ura erabili da. 

Lanen aurrekontua 24.000 eurokoa da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut