Berriak Baratza ekologikoetako lursailak erabiltzeko itxaron zerrenda osatzeko izen emateko epea irekiko da

Baratza ekologikoetako lursailak erabiltzeko itxaron zerrenda osatzeko izen emateko epea irekiko da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak Altamiran, Urola Institutuaren ondoan, dauden baratza ekologikoetako lursailak erabiltzeko itxaron zerrenda osatu nahi du eta horretarako izen emate epea zabalduko du datorren astelehenean, hilaren 18an. Helburua da partzelak libre geratzen diren heinean, ahalik eta azkarren betetzea.

Gaur egun, partzela guztiek dituzte lizentziadun erabiltzaileak baina bik uko egin diotenez, bi partzela libre geratuko dira. Aurrerantzean ere horrelako kasuak errepikatu daitezkeenez, itxaron zerrenda osatzea dela eraginkorrena erabaki da.

Interesatuek izena eman beharko dute urtarrilaren 18tik otsailaren 6ra bitartean Udaletxeko harreran.

 

Hona hemen xehetasunak:

BARATZA ERABILTZEKO LIZENTZIEN IRAUPENA

Urtebeteko iraupena izango du , eta gehienez 4 urtera  luzatu ahalko da, nahiz eta titularrak eskubidea izango duen hurrengo deialdietan parte hartzeko.

Eskumena duen tokiko organoak indargabetu ahal izango ditu lizentziak, erabiltzaileek betebeharrak betetzen ez badituzte (hauek Azkoitiko Baratze Ekologikoen esleipen eta kudeaketarako Araudian zehazten dira)

FIDANTZA ETA KANONA

-50 € fidantza eman beharra dago udal eremu publikoaren erabilera zuzena bermatzeko.

-5 € kanona hileko. Urtean behin kobratuko da.

ESLEIPEDUNEK BETE BEHARREKO ZENBAIT GAUZA

1. Derrigorrez parte hartu beharko dute EKOGUNEk antolatzen dituen nekazaritza eta baratzezaintza ekologikoko ikastaro teoriko eta praktikoetan. Ikastaro hori egiten ez badu, pertsona horrek galdu egingo du partzela erabiltzeko lizentzia eta hutsik geratuko da plaza, eta hura beteko da itxaron zerrendaren ordena jarraituz.

2. Lanen egutegi bat finkatu beharko du Baratza Parkeko beharrei elkar lanean aurre egiteko.

3. Baratzetara animaliak eramatea debekatuta dago.

IZEN EMATEA

 EPEA:urtarrilaren 18tik otsailaren 6ra bitartean

 LEKUA: udaletxeko harrera bulegoan

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

-Nortasun Agiria

- Eskaera orria beteta (eranskina). Deskargatu hemen.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

- Azkoitiko udalerrian erroldatuta egotea.

- Ezinbestekoa izango da esleipenerako deialdia argitaratu aurretik gutxienez HIRU URTE erroldatuta izatea.

- Zerga betebeharrak ordainduta izatea

- Familia-unitate bereko kideren bat ez izatea beste baratze ekologiko baten erabiltzaile

- Ez izatea nekazaritza-jarduerarako egokiak diren beste landa-lur baten jabe edo erabiltzeko eskubiderik.

 ESLEIPEN PROZEDURA

- Eskabidea aurkezteko epea irekitzea.

- Epea amaituta, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da iragarki taulan eta web orrian. Hortik aurrera 5 egun naturaleko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko.

- Epe hori amaituta eta jasotako erreklamazioak ebatzita, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda dakarren ebazpena argitaratuko da. Itxaron zerrendako ordena zehazteko, jendaurreko zozketa egingo da, horretarako data behar bezala iragarriz. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut