Café Quijano Leongo hirukoteak hasi berri du aurtengo bira eta larunbatean Baztartxon izango da

2016/01/12, Asteartea - 12:42

Inprimatu

08 - CQ 2015 Café Quijano Azkoitian izango da larunbat honetan ekin berri dion viraren baitan. Gipuzkoan bi emanaldi eskainiko ditu. Hilaren 15ean, ostiralean, Tolosan, eta hurrengo egunean, 16an, Azkoitiko Baztartxo Antzokian.
Udalak taldearekin kolaboratu du espazioa utziz, baina Udala ez da antolatzaile zuzena. Café Quijanok sarrerekin biltzen duen diruaren truke eskainiko du bere emanaldia. Prezioak taldeak berak finkatu ditu.
Sarrerak Udaleko Kultura sailean eskura daitezke eta baita Baztartxo Antzokiko lehiatilan ere, justu zine emanaldien aurretik.

Oraingo ikuskizunean, Café Quijanok bere 'Orígenes: El Bolero' trilogía interpretatzen du, klasikoak bihurtu diren gainerako lanekin batera, formatu akustiko eta natural batean.
2010ean bueltatu zirenetik, Café Quijanok ez dio antzokiak betetzeari utzi boleroari protagonismoa emanez. Leial eusten dio bere estiloari eta hirukoteak estatuko publikoaz gain, nazioartekoa ere bereganatu du. Horren adibide da Grammy latinoetarako lortutako izendapenak.
2016an, Café Quijanok 'Orígenes: El Bolero en directo' ikuskizuna aurkeztuko du, 2012, 2013 eta 2014an merkaturaturiko "Orígenes: El Bolero" trilogiako errepertorioa, hain zuzen. Abesti berriak eta euren ibilbidean arrakastatsuenak izan direnak aurkeztuko dituzte, hari eta perkusio instrumentuek giro intimo eta erromantikoa sortzen duten bitartean.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut