Berriak Xabier Munibe haurreskolak urtarrilaren 11tik 15era zabalduko du matrikua epea

Xabier Munibe haurreskolak urtarrilaren 11tik 15era zabalduko du matrikua epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

MATRIKULAZIOA. 2016ko Urtarrila Xabier Munibe haurreskolak 2015-2016 ikasturterako bigarren matrikula epea zabalik izango du urtarrilaren 11tik 15era (biak barne) bitartean.

Haurreskolako arduradunek jakinarazi dutenez martxoa-ekaina bitartean (biak barne) hasi nahi duten haurrek urtarrilean egin beharko dute matrikula.

Bestetik gogorarazten dute haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa dela eta haurreskolan hasteko gutxienez 16 aste izan behar dituela.

Matrikula inprimakiak jasotzeko edota edozein informaziorako Auzmendi bidean daude, edota 943 08 07 37 telefonoan.

Xabier Munibe haurreskolaren eskaintza

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskola zortzi gelaz osatuta dago eta 0-2 arteko haurrei zuzenduta dago. 0-1 urteko gela zortzi haurrez osatua egoten da eta 1-2 urteko gela hamahiru  haurrez. Bakoitzak  2 hezitzaileren laguntza izaten du.

Haurreskola goizeko 7:30etik arratsaldeko 18:30 arte egoten da zabalik.

“Gure haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki-txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira: sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomia, oreka emozionala, komunikazioa e.a”, diote arduradunek.

“Material aberats zein ezberdinen bidez, Azkoitiko haurreskolan haurren garapen kognitibo  eta psikologikoa lantzen dugu. Izan ere, pertsona  bakoitzaren izakera haurtzarotik garatzen  hasten da”. 

 

azaroa 180

azaroa 196

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut