Berriak Bide juridikoa agortuta, Udalak Espainiako bandera zintzilikatu du udaletxeko balkoian

Bide juridikoa agortuta, Udalak Espainiako bandera zintzilikatu du udaletxeko balkoian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

bandera Ibilbide juridikoa agortuta, Udalak Espainiako bandera zintzilikatu du udaletxeko balkoian legeak agintzen duen moduan. Ikurrinarekin batera, Azkoitikoa, Gipuzkoakoa, Espainiakoa, eta Europako banderak ikus daitezke orain udaletxeko balkoian.

Udalak egungo marko juridikoak eskaintzen dituen aukera guztiak erabili ditu eta behin bide juridikoa agortuta, bandera zintzilikatu du epaitegiek agindutakoa betetzeko.

Aurretik eman dira eman zitezkeen urratsak. Udalak Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzan helegitea aurkeztu zuen eta auzitegiak bandera ipintzeko agindu zuen lehenengo instantzian. Ondoren,  Euskal Herriko Auzitegi Nagusiaren aurrean jarri zuen errekurtsoa eta epaimahai gorenaren sententzia berdina izan zen, alegia, bandera jartzeko agindu zuen. Sententzia betetzeko eskatu zitzaion Udalari eta aurreko legealdian Espainiako bandera zintzilikatu zen baina neurriz, legeak agindutakoa baino txikiagoa. Epe bat eman zitzaion Udalari bandera agindu bezala jartzeko eta halaxe egin du Udalak. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut