Berriak Urte Zahar gauean suziri edo artefaktu piroteknikorik ez jaurtitzeko eskatu du Udalak sute arriskuak saihesteko

Urte Zahar gauean suziri edo artefaktu piroteknikorik ez jaurtitzeko eskatu du Udalak sute arriskuak saihesteko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak bihar gauean suziri edo objektu hegalaririk ez jaurtitzeko eskatzen die herritarrei, eragiten dituzten sute arriskuak saiheste aldera. Azken urteotan, ospakizunetan askotan erabili ohi dira argidun globo edo kandela flotagarriak. Sugar bati esker artefaktuak gorantz egiten du baina ezinezkoa da norabidea kontrolatzea, haizearen menpe geratzen delarik sute arrisku handia eraginez zuhaitzak dauden guneetan, landa eremuetan, arropak zintzilikatzen diren tokian, instalazio industrial edo energetikoetan, e.a. Gabonetan ohikoak izaten dira suziri, bengala edo dena delako artefaktu piroteknikoak. Honen aurrean, Udalak eskatzen du horrelako objekturik ez jaurtitzeko herritarren eta espazioen segurtasuna bermatze aldera.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut