Berriak Udalak diploma bana eman die gidabaimena euskaraz atera duten 43 herritarri

Udalak diploma bana eman die gidabaimena euskaraz atera duten 43 herritarri

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7189 Etxaniz Autoeskolak Udalarekin elkarlanean 2010etik eskaintzen du gidabaimena euskaraz ateratzeko aukera. Urtero, Udalak euskararen erabilera saritzeko xedez diploma bana ematen die gidabaimena euskaraz ateratzen dutenei. Ekitaldia gaur eguerdian izan da udaletxeko udalbatza aretoan eta 43 herritarrek jaso dute aitorpena, Nekañe Larrañaga Euskara zinegotziaren eta Etxaniz Autoeskolako zuzendari Uxoa Aizpururen eskutik.

2009an argitaratu zen estrainekoz gidabaimena euskaraz ateratzeko beharrezkoa den materiala. Behin materiala esku artean izanda, Etxaniz Autoeskolak, Udalaren laguntzarekin, eskaintza berria martxan jartzea erabaki zuen.
Nekane Larrañaga Euskara zinegotziak gidabaimena euskaraz atera duten herritarrak zoriondu ditu eta Etxaniz Autoeskolari eskerrak eman dizkio azken bost urteotan egindako lanagatik.
Aurtengoez gain, 2010etik 2014ra, guztira 172 lagunek atera dute Etxaniz Autoeskolan gidabaimena euskaraz.

Diplomez gain,  ekitaldira gerturatu direnen artean, hiru afari zozketatu dira eta Aitor Andreu, Joakin Isuskiza eta Ander Irureta suertatu dira irabazleak. 

IMG 7184

IMG 7186

IMG 7171

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut