Berriak Udal gobernuak sei hilabeteetako balantzea egin du

Udal gobernuak sei hilabeteetako balantzea egin du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7135 "Sei hilabete eta bederatzi egun dira gaur alkate izendatu ninduten udalbatza hura egin zela eta uste dut momentu ona dela, 2016ko urte berria estreinatu aurretik justu, balantzea egiteko eta kontuak emateko, Gabonak zoriontzearekin batera". Hitz hauekin eman dio hasiera Javier Zubizarreta alkateak gaur udal gobernua osatzen duten zinegotziekin batera eman duen prentsaurrekoari.
"Sei hilabete hauetan –jarraitu du- gure hauteskunde kanpainan iragarritako proiektuen parte handi bat bideratzea lortu dugu. Lana handia da eta agendak gainezka ditugu, baina ahalegin horrek bere emaitzak ematen ditu. Nire gidaliburua aurkeztu genizuen hauteskunde programa da eta horri heltzen diot nire taldeak egiten duen bezala".

 

Udal gobernuaren lehentasuna, Udaletxean sartu zenetik, garbiketa lanak areagotzea eta kaleei txukun eustea izan da, "eta lehenengo egunetik erantzun eraginkorra eman diogu eskaera horri". Ildo honetan, dakizuen bezala, 2016an partida garrantzitsua erabiliko da argiteria hobetzeko eta kale eta espaloiak konpontzeko.


Hirigintza alorrean, Azkoitiaren irudia kaltetzen duen Idiakez-Ederra Etxearen egoerari soluzioa bilatzeko beharrezkoak diren gestioak hasi ditu Udalak. Hartutako lehenengo erabakia eraikina sostengatzen duten aldamioak erostea izan zen, Udalak hilero 6.027 euro ordaindu beharrik izan ez zezan. Negoziazioak konplexuak izaten ari diren arren, udal gobernuaren bultzadari esker lehenengo unetik eman dira aurrerapenak alde pribatua eta erakundeen artean soluzio bat mahaigaineratu ahal izateko lehenbailehen.


"Osatu dugun negoziazio mahaiak lanean jarraitzen du. Ezin dugu egun batetik bestera soluzioa bilatu baina bideratuta dagoen gaia da eta eraikina esku publikoetara pasatzen bada, Idiakez Ederra Etxeak zer erabilpen sozial izan dezakeen aztertzen ari gara".
Bere bidea jarraitzen duen beste proiektua parke estaliarena da. Non kokatu da erabaki beharrekoa.IMG 7142balantzea

Errepideei dagokienez, Udalak 225.000 euro izango ditu 2016an baserri bideak konpontzeko, baina, horretaz gain, udal gobernuak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egindako bitartekaritza lana erabakigarria izan da foru erakundeak legealdi honetarako bere Kudeaketa Planean sartzeko Azkoitia-Zumarraga errepideko hobekuntzak. "Egin beharreko gestioak egin eta lortu dugu Diputazioaren errepide planean lehentasuna ematea Zumarragako errepideari. Aurki proiektuari buruzko xehetasun zehatzak emateko moduan izango gara Aldundiko arduradunekin batera, Aldundiari dagokiolako proiektuaren finantzaketa".


Bestetik, eta suspertze ekonomikoa datorrela ematen badu ere, "ez dugu aukerarik galtzen ekonomiari eta enpleguari bultzada bat emateko". Iraurgi Lantzen, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundea, hainbat proiektutan lanean ari da bailarako enpresen lehiakortasuna indartzeko asmoz. Baina Udala bera etengabe harremanetan dago enpresekin Azkoitira inbertsio berriak ekarri eta daudenei eusteko. "Oraintxe bertan, instalazioak handitzeko beste toki batzuk aztertzen ari ziren bi enpresekin egin dugu lan eta azkenean, Azkoitian inbertitzea erabaki dute euren lantegiak hemen bertan handituz". Horrelako erabakiek lana ekartzen dute herrirako eta diru-sarrerak Udaletxerako.


Edonola ere, enpresen lehiakortasuna ez dago bermatuta langileriaren profila kualifikatua izan ezean. Horregatik, Udalaren ekarpena formakuntza sustatzean datza. Hizkuntzak ikasteko erraztasunak eman nahi ditugu, proiektu hori bideratuta dago eta lanean ari gara gazte eta helduek hizkuntzak ikas ditzaten. "Azkarregi da ezer asko gehiago aurreratzeko baina badakigu posible egingo dugula".


Merkatariei dagokienez, zerbitzuak eguneratzeko eta hobetzeko lan prozesua ere abian da. "Ekintza plan bat landu nahi dugu azoka plaza sustatzeko eta azokarekin batera, merkataritza. Plan hau garatzeko aurreikusitako kostuaren %70eko diru-laguntza jaso dugu Eusko Jaurlaritzatik".
Egindako lan guztia ez da begien bistan ikusten. Hor daude, hala ere, kiroldegian saskibaloi eta futbito pistan egindako hobekuntzak, Udaltzaingoaren eta brigadarentzat berritutako instalazioak, Trenbidearen Zumardiko haur-parkea edota bidegorriaren azken fasearen exekuzioa. "Bultzada on bat behar zuten proiektu hauek eta eman egin diogu".


Zabor bilketa sistemaren aldaketa ere martxan jarri da.


Eta 2016ari begira, Zubizarretak dioenez, "lanean jarraitzeko gogotsu gaude agindutako guztia errealitate bihur dadin. Hori da herritarrei zor dioguna eta horixe da gure kudeaketa plana".
Alkateak eta zinegotziek Gabonak zoriontzeko aprobetxatu dute prentsaurrekoa.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut