Berriak Jone Zabaletak jaso du Urteko Kirolari Onenaren izendapena

Jone Zabaletak jaso du Urteko Kirolari Onenaren izendapena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7131 Urtero legez, kirola, literatura eta merkataritza uztartzen dituen ekitaldia izan da gaur Udaletxean. Bertan, Urteko Kirolari Onenaren izendapena jaso du Jone Zabaletak. 17 kirolari proposatu ziren titulua eskuratzeko eta Zabaleta izan da guztien artean bozkatuena. Gainerako kirolariek ere diploma bana jaso dute udal ordezkarien eskutik.

Kirolak ez ezik, kulturak ere bere tartea izan du, XXXIV. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sariak eman baitira. Ainara Elizondok jaso du lehenengo saria eta bigarrena, Maitane Alberdik. Azken hau herrian geratu da, Alberdi azkoitiarra baita.

Eskaparate Onenaren saridunak ere ekitaldian eman dira ezagutzera eta ondorengo establezimenduek jaso dute diru-saria:

1.go saria: Aizterri Dekorazioa. 400 euro.

2.en saria: Soul arropa denda: 250 euro.

3.en saria: Burruntzi Arkitektura Estudioa: 150 euro.

Jende asko hurbildu da udaletxeko batzar aretora ekitaldiaz gozatzeko eta sarituak zoriontzeko. Javier Zubizarreta alkateak sarituen ahalegina goraipatu du. "Gaur egun, badirudi esfortzuaren balioa ez dela aintzat hartzen. Dena dela balekoa. Dena erraz egin nahi dugu. Ez da horrela. Eta zuek zarete horren adibide. Mezu hori luzatu behar duzue inguruan, datozen belaunaldietan erreleboa hartuko dizueten haur edo gazteek ere zuen irrika eta pasioa izan dezaten euren kirolari, idazle edota merkatari ibilbideetan", esan du.

IMG 7109

IMG 7121

IMG 7114

IMG 7118

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut