Berriak Maroko eta Aljeriako merkatuak ezagutzen

Maroko eta Aljeriako merkatuak ezagutzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

aljeria "Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria" izenburupean ikastaroa egin da aste honetan Intsausti Jauregian, Iraurgi Berritzen -Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundeak- eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta. 

Hizlaria Amaia Ferro izan da, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapen eta Internazionalizazio Zuzendaria.

Bertan, Maroko eta Aljeriako merkatuetara sartzeko kontutan eduki behar diren elementurik garrantzitsuenak ikusi dira, hala nola, herrialde horietako hainbat ohitura edota euren ekonomietako sektorerik garrantzitsuenak. Horretaz gain, partaideen artean iritziak elkarbanatzeko aukera ere izan da, bakoitzaren esperientziak kontatuz.

2015ean, Iraurgi Berritzenek ondorengo ekintzak burutu ditu Nazioartekotze Plangintzaren baitan: Mexikori buruzko herrialde jardunaldia, Maroko eta Aljeriari buruzko herrialde jardunaldia, Aduana Gestioari buruzko prestakuntza aurreratua, enpresen nazioartekotze maila aztertzeko prediagnostikoak eta bide orriak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut