Berriak Udalak XXXIV. “Bizenta Mogel” Ipuin Lehiaketako irabazleak ezagutarazi ditu gaur

Udalak XXXIV. “Bizenta Mogel” Ipuin Lehiaketako irabazleak ezagutarazi ditu gaur

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

bixenta mogel Kultura zinegotzi Sonia Vazquezek eta saileko teknikari Jesus Arrizabalagak gaur goizean eman dute ezagutzera XXXIV. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako epaimahaiaren erabakia.
Lehenengo saritua Ainara Elizondo Lizarraga suertatu da. Hondarribitarrak "Zizeletik jaiotako Lorea" ipuinagatik jasoko du lehen saria. "Gai interesgarria jorratzen du eta oso ondo egituratutako ipuina da", esan du Maria Pilar Cuendek, epaimahaiko kideak.
Bigarren saria Azkoitian geratuko da, Maitane Alberdi Mendez azkoitiarrak irabazi baitu "Lur" izenburupean aurkezturiko ipuinagatik, "adiskidetasunari buruzko kontakizuna, bere laburrean oso ondo borobildua".
Azkenik, hirugarren saria Iraitz Legarra Bazterretxeari emango zaio. Markina-Xemeingo partaideak "Lehoiaren orroa" lanagatik jasoko du saria. "Bizitzako erasoei buruzko gogoeta egiten du, minbizia hartzen du gaitzat zebra eta lehoi baten arteko paradoxa eginez, zebrak badakielako ez dela bizirik aterako".
Epaimahaia Maria Pilar Cuendek, Mikel Sudupek, Patxi Alberdik eta Jose Mari Izagirren osatu dute. 29 ipuin baloratu dituzte denera. "Kalitatea gorantz doa bai euskararen ikuspegitik eta bai testuen egituraren aldetik", diote.

Saritutako lanen argitalpena
Sonia Vazquez Kultura zinegotziak aurreratu du datorren urtean berriro hasiko direla saritutako lanak argitaratzen. "Lehen argitaratzen ziren baina azken urteetan utzita egon da eta berriro ekingo diogu euskarazko literatura bultzatu nahi dugulako eta gainera, partekatzea eta irakurtzea merezi duten ipuinak direlako". Udalak 2016an aurreko urteetan saritutako ipuin batzuk aterako ditu, pixkanaka lan guztiak ateratzen joateko.
Sarien entrega
Ostiral honetan, hilaren 18an, izango da sarien entrega ekitaldia Udaletxean, 19:30ean.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut