Berriak Hasi dira Santa Klara eta Ubaier auzunea lotuko dituen bidegorriko obrak

Hasi dira Santa Klara eta Ubaier auzunea lotuko dituen bidegorriko obrak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

bidegorria Udalak hasi ditu jada herri barruko bidegorri sarea osatzeko falta zen bidegorri tartea eraikitzeko lanak. Santa Klara eta Ubaier auzunea lotuko dituen zatia da, hain zuzen. Obrek pare bat egun iraungo dute aurreikusitakoaren arabera.

Eraikiko den bidegorriaren ibilbidea udaleko hirigintza arduradunek eta bizilagunen artean adostutakoa da. Udalak bizilagunei hiru proposamen ezberdin aurkeztu zizkieten. Izan ere, zenbait kale estuegiak dira eta bidegorria jarri ahal izateko derrigorrezkoa zen kale horiek norabide bakarrekoak bihurtzea.

Adostutako proposamenaren arabera, Santa Klara kalea norabide bakarrekoa izango da zubi paretik Santa Klara komentura bitarteko tartean. Ibilgailuak Azpeitiko norabidea baino ezingo dute hartu 14-28 eta 39-55 zenbakien artean.

Santa Klara 55 eta Ubair auzunea 13 lotzen dituen zatiak ere noranzko bakarra izango du, Atano Izarraitz auzorantz.

Halaber, norantza aldaketak egingo dira Ubaier auzunean. 1 eta 12 zenbakien arteko errepide zatiak Azpeitiko noranzkoa izango du eta 13-22-23-36 zenbakietan, berriz, Auzmendi bidera bideratuko da trafikoa.

*Irudian: gorriz eta urdinez ibilgailuen noranzkoa. Berdez, bidegorria.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut