Berriak Abian da XIX. Eskaparate Lehiaketa

Abian da XIX. Eskaparate Lehiaketa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Udalaren Merkataritza sailak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak 2015eko Gabonak sustatu nahian, establezimendu, merkatal-denda eta abarretarako ERAKUSTOKI LEHIAKETA antolatu dute, ukaezina baita dendek bizia ematen dietela kaleei. Aurten, gainera, 800 euro banatuko dira saritan, iaz baino 300 euro gehiago. Izan ere, dendek geroz eta lan handiagoa egiten dute euren erakusleihoak apaintzen eta erakargarriak egiten. Sariak ondorengo oinarrien arabera emango dira: 

 

OINARRIAK

1.- Sarietarako 800,00 € tako diru poltsa egongo da.

2.-Honako puntuak izango dira kontutan:
-Eskaparatearen aurkezpena
-Salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea
-Gabonetako giroa ematea

3.-Azkoitiko Udaletxeko Merkataritza sailak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute epaimahaia.

4.-Eskaparateak  2015eko abenduaren 9tik 2016ko urtarrilaren 6ra bitartean azalduko dira.

5.-Parte hartu nahi duten establezimenduek, Azkoitiko Udaletxeko Herritarren Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 4.go solairuan) edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidean izena eman beharko dute, abenduaren 14rako.

6.-Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.

7.-Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut