Berriak Alkateak ongi-etorria egin die ikastetxeetako ikasleei Euskararen Egunean

Alkateak ongi-etorria egin die ikastetxeetako ikasleei Euskararen Egunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6922 Azkoitiko alkate Javier Zubizarretak eta Euskara zinegotzi Nekane Larrañagak ongi-etorria egin diete Euskararen Eguna ospatzeko plazara hurbildu diren ikastetxeetako ikasleei . Azkoitiko Euskara Mahaiak, non Udalak parte hartzen duen, hainbat ekintza antolatu ditu gaurko. 11.30ean Udaletxeko balkoitik suziria bota orduko ikasleak geletatik atera eta plazara gerturatu dira. Plazan, euskararen aldeko manifestua irakurri eta Xabier Euzkitzeren “Zer nolako zortea” bertsoa abestu dute, besteak beste, alkateak hitza hartu aurretik.

“Euskara –esan du alkateak- ez dakitenek edo hitz egiten ez dutenei euskararen alde ahalegin bat eskatzen badiegu, euskaraz bizi garenok badaukagu esfortzu bat egin beharra. Euskara komunikazio tresna baino gehiago da eta hori ikusarazi behar dugu, euskarara erakarri hiztun berriak”. Euskara ikasteko urratsa eman dutenak eta euskara erabiltzen duten guztiak zoriondu ditu Zubizarretak. 

IMG 6911

IMG 6929

 

IMG 6945

IMG 6936

IMG 6947

IMG 6914

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut