Berriak IV. Urkome sariak: bertako produktu eta paisaiari gorazarre

IV. Urkome sariak: bertako produktu eta paisaiari gorazarre

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6839ok Gaur eguerdian egin da Azkoitiko udaletxean IV. Urkome sarien banaketa. Bertaratu direnek hainbat proiektu interesgarri ezagutzeko parada izan dute, gure produktu eta paisaia balioan jarriz proposamen borobilak landu baitituzte.
Guztira, edizio honetara 13 proiektu aurkeztu dira. Aurten, gainera, epaimahaiak ez ezik, erabiltzaileek ere izan dute parte hartzeko aukera Urkomeren web orrialdean egitasmoak bozkatzeko parada izan dutelako. Botorik gehien "Lanlur" proiektuak jaso ditu eta beraz, Iban Sabalzak jaso du Urola Kostako produktuez osaturiko lotea. Geo-aplikazio bat aurkeztu du Sabalzak sariketara.

Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean ematen duten saria "Host'Arte" proiektuak eraman du, landare espezie eta barietate askoren hostoak lantzen dituzten ekoizpen ekologikoagatik.
Nekazaritza jardueraren sustapena atalean, Jon Arruti izan da saritua ekoiztu duen intxaur olioagatik. Intxaurrari balio erantsia emateko asmoz, olioa merkaturatzea du helburu. Sendabelarrekin egiten duen lanagatik, berriz, Unai Mujika izan da saritua landa eremuko jarduera ekonomikoaren kategorian, Atxola izeneko proiektuarekin.
Halaber , landa eremuko balio-aniztasuna agerian jartzeagatik, "Ipinabarrak eta sagarrak" izeneko proiektua suertatu da irabazle. Aitor Eizemndiren egitasmoak sagardoaren inguruko kultura gizarteratzea da, bisita gidatuen bidez.
Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuen atalari dagokion saria hutsik geratu da.
Sariak banatzeko bildu dira udaletxeko batzar aretoan Urkomeko presidente Ana Eizagirre, Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari Igor Iturain, HAZI-ko teknikari Maite Andres eta alkatea eta Iraurgi Berritzeneko presidente Javier Zubizarreta.
"Ekintzailetasuna eta berrikuntza sarritan industriarekin lotu ohi izan ditugu eta ez ingurumenarekin edo baserriarekin. Zuek erakutsi duzue proiektu berritzaileak edozein tokitan eta alorretan atera daitezkeela aurrera. Txalogarria da", esan du Zubizarretak eta zoriondu egin ditu "gure produktuen eta inguruaren aldeko apustua egiteagatik".

Jendetza kalean

Eguzkia gogotsu agertu da gaur eta jendeak eskertu du. Jendetza bildu da eguerdian plaza inguruan herri kirolez edo txorixo eta taloaz gozatzeko. Kaleetan postuak izan dira nagusi. Baserritarrez jantzita haur eta heldu, San Andres egunak askorako eman du.

IMG 6851ok

IMG 6806ok

IMG 6871ok

IMG 6853ok

IMG 6865ok

IMG 6871ok

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut