Berriak Zentzumenentzat gozamen gonbitea, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi Abesbatza eta Musika Bandaren eskutik

Zentzumenentzat gozamen gonbitea, Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi Abesbatza eta Musika Bandaren eskutik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6770 Gogor aritu dira lanean  Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi Abesbatza eta Azkoitiko Musika Banda bihar eskainiko duten emanaldia zentzumenentzat gozamena izan dadin.

Atzo egin zuten azken entsegu orokorra bi urtez behin antolatzen duten ikuskizuna borobiltzeko eta azken xehetasunak prestatzeko.

Hitzordua, bihar –azaroak 28- Baztartxon izango da arratsaldeko 18:00etan. Irekia eta doakoa da, beraz, tokia betetzen den arte eskainiko dira sarrerak.

Ikuskizunak zati gehiago dituen arren, besteak beste, 

Carl Orffen Carmina Burana obra interpretatuko dute, kantataren “O Fortuna” zatia, hain zuzen. Abesti herrikoiak eta ezagunak ere eskainiko dituzte. 

Bigarren eta hirugarren zatietan, Bidasoa eta Bardeetako folklorea taularatuko dute. Ikuskizuna prestatzeko, zonalde horietan barrena ibili dira dantzariak Berako bordon dantzaren edo Erriberako makil dantzaren nondik-norakoak ikertzen. 

 

IMG 6788

IMG 6790

IMG 6779

 

 

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut