Berriak "Gu ere pertsonak gara" lelopean hartu dute parte azkoitiarrek Beldur Barik lehiaketan

"Gu ere pertsonak gara" lelopean hartu dute parte azkoitiarrek Beldur Barik lehiaketan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

beldur barik Azkoitiarrek "Gu ere pertsonak gara" lelopean hartu dute parte Beldur Barik ikusentzunezko lehiaketan. Biolentziarik gabeko mundu baten bila dabiltza Judith Arambarri, Irati Aranbarri, Ane Aranbarri, Ilargi Arandia, Sara Conde, Miren Fernandez, Naira Garate, Enara Lanzeta, Mirari Muruaga eta Gadea Olaizola. Neska talde honek egin du lehiaketarako bideoa 12 eta 26 urte bitartekoei zuzenduriko ekimena baita. Sariketaren helburua da indarkeria sexistaren aurkako ekimenak ezagutzera ematea. 

 

Irabazleak bihar Amurrion ezagutuko dira eta jai handia ospatuko da bertan. Azkoititik autobusak doan antolatu dira. Bertan ikuskizunak, tailerrak, kalejira, e.a. izango dira. 

Zorterik onena opa diegu azkoitiarrei!

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut