Berriak San Andres Azoka Txikia egingo da bihar Abarketatxo Ludotekan

San Andres Azoka Txikia egingo da bihar Abarketatxo Ludotekan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Abarketatxo Ludotekan San Andres Azoka Txikia egingo dute bihar, ostirala, haurrek salerosketa landu eta merkatari lanetan murgilduaraziz. Aurreko urteetan beste baserritarrekin plazan elkartzen diren arren, aurten ludotekan bertan egingo da azoka arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Jasotako dirua TDHF Nepaleko elkartera bideratuko da, han lurrikarak eragindako kalteak arintzen laguntzeko. Azokan Kumary House etxean haurrek egindako materiala egongo da salgai, ludotekan egindako eskulan, kartel eta bestelako produktuekin batera.

 

San Andres Txiki Azoka ludotekan gauzatzen den solidaritate programaren baitan egiten da, txikiak pobreziaz jabetu eta baloreak lantzeko.

Animatu!

Kumari Housi buruzko informazio gehiago: http://tdhf.ibernet.com/

Gurasoentzat oharra

Enea zurea proiektua

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut