Berriak Urbanuen ordutegia egokitu da ikastetxeetako erabiltzaileen beharrak ere asetu ahal izateko

Urbanuen ordutegia egokitu da ikastetxeetako erabiltzaileen beharrak ere asetu ahal izateko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Urbanuek eskola garraioa ordezkatzen ez duen arren, ez delako helburu horrekin martxan jarritako zerbitzua, Urola Ikastolara, Floreaga ikastetxera edo Xabier Munibe Ikastolara doazen hainbat ikaslek egunero erabiltzen dute. Hau ikusita, eta hezkuntza zentroetara doazen neska-mutilei ere ahal den neurrian zerbitzua emate aldera, Udalak Urbanuen ordutegia egokitu du eta hemendik aurrera ordutegi berriarekin funtzionatuko du. Berriki San Martingo bizilagunek eskoletara joateko Urbanue erabiltzeko aukera eskatu zieten Udalari eta ondorioz, Udalak apur bat moldatu zituen ordutegiak eta ibilbideak zerbitzua eskaintzeko. Aldaketarekin, ordea, Altzibar auzoko erabiltzaileak goizegi iristen ziren eskolara. Gainera, erabiltzaile kopuruak gora egin du eta Urbanuek 22 plaza baino ez ditu.
Arrazoi hauek tarteko, eta zerbitzuaren eraginkortasunarekin batera segurtasuna bermatzeko, erabaki da Urbanuek Altzibar auzoan aurreko ordutegi bera mantentzea eta 35 plazako autobusa jartzea San Martindik ikastolara edo Floreagara joateko. Autobus hau -35 plazakoa- 8:45etik 9:00etara bakarrik erabiliko da. Eguerdian, Urbanue ibiliko da eta erabiltzaile kopuruari dagokionez zorroztasunez jokatuko da, araututako plaza kopurua errespetatuz.
Egokitzapen hauekin, Urbanuek Altzibartik bi buelta egiteko denbora izango du.
Erabakiak martxan jarri aurretik, udal arduradunak erabiltzaileekin bildu ziren haien iritzia jasotzeko eta ados agertu zirenez, hemendik aurrera aurrera ordutegi berriarekin funtzionatuko du zerbitzuak.

Ikusi eskoletara egokitutako ordutegi eta ibilbideak.

Ikusi Urbanuen ordutegi eta ibilbideak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut