Berriak Enpresek, hezkuntza zentroek eta Udalek elkarlanerako konpromisoa berretsi dute Iraurgi Berritzenen XIII.Topaketetan

Enpresek, hezkuntza zentroek eta Udalek elkarlanerako konpromisoa berretsi dute Iraurgi Berritzenen XIII.Topaketetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6747 Iraurgi Berritzenek bere XIII.Topaketak egin ditu abian dauden proiektuen berri eman, ekintza lerro berriak aurkeztu eta eragileen artean eskualdearen errealitate sozio-ekonomikoa jorratzeko ikuspegiak trukatuz.

"Elkarrekin eskualdea eraldatzen" lelopean egin dira aurtengo Topaketak. Atzo izan zen lan saioa Elkargunean eta 30 eragiletik gora bildu ziren, Iraurgi Berritzeneko teknikari eta zuzendaritzaren gidaritzapean.

Sustapen ekonomikoa, enplegua sortzearen beharra, hezkuntzaren garrantzia, ekintzailetasuna, enpresen tamainaren eragina merkatu globalean eta beste hainbat gai jorratzeko parada izan zuten partaideek, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean abian dauden proiektuei gainbegirada bat eman ostean.

Enpresek, hezkuntza zentroek eta erakundeek elkarlanerako konpromisoa berretsi dute, erronka berriak finkatuz bailaran aberastasuna sortze aldera. "Ez dago hezkuntzan eta enpleguan inbertitzea baino ongizate politika hobeagorik. Eta enpleguan esaten dudanean, talentuan, berrikuntzan, ezagutzan, esan nahi dut", dio Javier Zubizarreta alkateak. Horretarako ukaezina da Iraurgi Berritzenen lana, Ana Azkoitia Ogasun zinegotziaren iritziz. "Iraurgi Berritzen Azpeitiko eta Azkoitiko udalok dugun erraminta oso indartsua da bailarako jarduera ekonomikoa sustatzeko, enpresen beharrak zeintzuk diren jakin eta proiektu amankomunak garatzeko. Administrazioak hor bidelagun izan behar du, babesa eta erraztasunak emanez".

Aurtengo Topaketek 30 eragiletik gora bildu dituzte. Sektore eta tamaina ezberdinetako enpresek hartu dute parte Azkoitian egindako saioan. Besteak beste, Alberdi Mekanizatuak SL, Grupo Glual, Ibarmia Group, Sammic S.L. Lan Mobel S.COOP, Berritek S.L. edota Xubi S.L konpainietako ordezkariak bildu ziren.
Hezkuntza alorretik, Floreaga Ikastetxeko, Urola Ikastolako eta Xabier Munibe Ikastolako zuzendari edo irakasleak bertaratu ziren.

Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere euren babesa azaldu zieten Iraurgi Berritzeni Topaketetan parte hartuz. Sustapen Ekonomikorako diputatu Ainhoa Aizpuruk ekonomia suspertzeko planaren ildo nagusiak aurkeztu zituen.

Tokian tokiko erakundeei dagokienez, Azkoitiko alkateak, Javier Zubizarretak, bidelagun izan zituen Azpeitiko eta Zestoako alkateak, Eneko Etxeberria eta Joxe Mendizabal.

Aurrera begira, Iraurgi Berritzenek lanean jarraituko du eskualdeak dituen gabezia nagusiei aurre hartzeko. Erronkak argi daude:

Formakuntza eskaintza sendotu langabetuak lan merkatuan sartzeko.

Ekintzailetasun eta esfortzuaren kultura sustatu, testuinguru aproposa sortuz.

Lidergo konpartitua garatu, eraldaketa gidatuz.

Internazionalizazioa nola landu enpresen tamainaren arabera.

IMG 6748

IMG 6668

IMG 6670

IMG 6745

IMG 6676

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut