Berriak Diputatuen Kontseiluak Azkoitian, Insausti Jauregian, egin du gaur bere asteroko batzarra

Diputatuen Kontseiluak Azkoitian, Insausti Jauregian, egin du gaur bere asteroko batzarra

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

23247849936 ce1a8f20d9 z Diputatuen Kontseiluak Azkoitian egin du gaur asteroko batzarra, Insausti Jauregian, alegia. Markel Olano diputatu nagusiak esan duenez, badute asmoa, Donostiako Gipuzkoa Plazatik noiz behinka atera eta herrietara zabaltzeko batzarrak. Gaurkoa izan da lehenengoa eta arrazoi bikoitzak ekarri du Olano Azkoitira.

Izan ere, Diputatuen Kontseilua egin ostean, prentsaurrekoa eman dute Olanok berak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen presidente Juan Bautista Mendizabalek eta Aldundiko Kultura zuzendari Mari Jose Telleriak. Jakinarazi dute Aldundiak Akta Liburua erosi diola Elkarteari.

Diputatu nagusiaren hitzetan, Akta Liburua "harribitxi bat da, dokumentu bakarra. Aldundiari eskaini zioten eta, ondo aztertu eta autentikotasuna egiaztatu ondoren, gipuzkoar guztion ondare izatera pasako da. Ikerketarako balio handia edukitzeaz gain, esanahi sinbolikoa ere aintzat hartu behar da".

Azkoitian 1764ko abenduaren 24an egindako prestakuntza batzarraren aktarekin hasten da eta 1775era bitarteko aktak biltzen dituen ale originalak. Hemendik aurrera, liburua Tolosan dagoen Gipuzkoako Artxibo Orokorrean kontsultatu ahal izango da.

Agurtu aurretik, diputatuek, elkartearen ordezkariek eta Azpeitiko eta Azkoitiko alkateek Insausti Jauregiko Espiritu Santuaren kapera bisitatu dute.

22645552674 d17e3f71f9 z

 

IMG 6698

IMG 6707

IMG 6716

IMG 6741

22906024469 1b1fdfa60b z 1

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut