Berriak Juana Ayerzak 101 urte bete ditu

Juana Ayerzak 101 urte bete ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Juana Ayerza Arangurenek 101 urte bete zituen atzo. Pakita ahizpa eta Ina eta Pilar ilobak ondoan zituela jaso zuen Javier Zubizarreta alkatearen bisita, aukera aprobetxatu nahi izan baitzuen azkoitiarren izenean besarkada bat emateko.

Oroitzapena esperantza baino indartsuagoa bihurtzen denean hasten omen dela zahartzaroa diote. "Juanaren etxean –dio Zubizarretak- konturatu naiz esperantza ordezkatzen duten baloreak badirela eta ez direla erraz topatzen gaztetasuna luzitzeko aukera dutenen artean. Maitasun osoz, ama eta izeba zaintzen dituzten bi iloba ikusi ditut".

Alkatearen esanetan, oso bisita berezia izan zen atzokoa eta "eguna poztu" ziona. "Denok zahartuko gara baina, gizarte bezala, gure amama eta aittitteekiko, pertsona nagusiekiko, maitasuna eta errespetua galtzen ari gara. Balore horiek irakatsi behar ditugu, zahartzaro duin bat izateko".

Izan ere, zimurrekin edo gabe, ez dago beste ezer denbora bezain demokratikoa dena. Baina 101 urte betetzeak badu zeozer heroikoa.

Besarkada haundi bat Juanari eta familiari.

Zorionak Juanita Azkoitiko herritar guztion izenean!

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut