Berriak Udalak hainbat ekintza antolatu ditu azaroaren 25aren buletan, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko

Udalak hainbat ekintza antolatu ditu azaroaren 25aren buletan, emakumeen aurkako indarkeria gaitzesteko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaroak 25-1 Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna ospatuko da datorren azaroaren 25ean eta Azkoitiko Udalak hainbat ekintza antolatu ditu "gaitzespenik irmoena adierazteko emakumeen aurkako edozein indarkeria-adierazpenekiko (fisikoa, psikologikoa, sexuala, sinbolikoa...), bai halaber sexismo modu guztiekiko".
Udalak antolaturiko ekintzetan herritarrak parte hartzera animatzen ditu. Egitaraua jada abian da eta datozen egunetan hitzaldiak, tailerrak edota ikastaroak eskainiko dira. Artxamendin Gazte Topalekuko Ekintza Moreekin eman zaio hasiera egitarauari eta datorren astean, hilaren 23an, 26an eta 27an, Elkargunean autodefentsa ikastaroak egingo dira.
Hilaren 25ean, Emakumeen Mahaiak antolatuta, 19:00etan Herriko Plazan elkarretaratzea egingo da eta bertan "Women in black" ekintza.
Azaroak 27an, Inma Merinok hitzaldia emango du "Violencia contra las mujeres en la tercera edad" izenburupean eta azaroaren 28an Amurrion Beldur Barik lehiaketa egingo da. Autobusak jarriko dira.
Informazio gehiago: 943 54 20 14
Ikusi egitarau osoa.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut