Berriak Hartutako neurriek emaitza onak eragin dituzte organikoaren bilketan

Hartutako neurriek emaitza onak eragin dituzte organikoaren bilketan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Edukiontzi marroietan nabarmen murriztu da material desegokien kantitatea eta azken baheketen arabera, jasotako organikoa birziklagarria da. Alegia, ez da zabortegira bidaliko. Ontzi arinen kasuan, oraindik ez da helburua bete, birziklapen plantetara bideratu ahal izateko onartutako material desegokiaren kopurua gainditu egiten delako. Udalak herritarrei egiten ari diren ahalegina eskertzen die eta hobetzen jarraitzera animatzen ditu.

 

Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak edukiontzi grisak jartzea erabaki zuten premiazko eta behin-behineko neurri gisa, edukiontzi horietan eta marroietan jasotako hondakinak ez zirela egokiak birziklatzeko eta zabortegira bideratzen zirela ikusita. Orain organikoaren kasuan inpropioen kantitatea –okerreko edukiontzira botatako hondakinak- nabarmen murriztea lortu da eta ondorioz Gipuzkoako Hondakinen Kontzortzioak (GHK) material birziklagarri gisa onartzen du konpost plantetara bideratuz.

Bildutako hondakin organikoen artean inpropioek %5 gainditzen baldin badute, material hori ez da onartzen birziklatzeko eta hori da gertatzen ari zena. Alabaina, azke bilketetan horri buelta eman zaio eta emaitza positiboak jaso dira. Azaroaren 4an, 9an eta 11n egindako karakterizazioetan kanpo geratu beharreko materiala %3,6koa, %0,05ekoa eta %1,65ekoa izan da, hurrenez hurren. Beste datu positiboa da emaitza horiek lortu direla baina hondakinen tona kantitatea mantentuz. Izan ere, aipatu egunetan 6.760, 8.000 eta 6.040 kilo jaso ziren.

Arrazoi horrengatik, Udalak bere esker ona azaldu nahi die herritarrei hondakinak botatzerakoan arduraz jokatzeko eskaerari modu positiboan erantzuteagatik. Kontrakoak eragin ekonomiko eta ingurumeneko handiak ditu.

Halaber, Udalak herritarrak hobetzen jarraitzera animatzen ditu oraindik ez baita emaitza berdina lortu ontzi arinen kasuan. Edukiontzi horian jasotako materialaren %35 desegokia izaten jarraitzen du, hau da, beste edukiontzi batzuetara bota beharrekoa da. Hau gerta ez dadin, Udalak zalantza dagoen kasuetan edukiontzi grisa erabiltzea gomendatzen du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut