Berriak Urola Erdiko Energia Jardunaldiak Azkoitian abiatuko dira larunbat honetan

Urola Erdiko Energia Jardunaldiak Azkoitian abiatuko dira larunbat honetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Energia berriztagarrien erakusketa bisitatzeko edota auto eta bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute herritarrek

P1090006 Energia izango da larunbat honetan protagonista Azkoitian. Urola Erdiko Energia Mahaiak, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, Energia Jardunaldiak antolatu ditu eta azaroaren 21ean abiatuko dira Azkoitian. Energiarekin loturiko hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da goiz osoan zehar.
Ekintza guztiak Balda plazan izango dira eguraldiak laguntzen badu. Bestela, berriz, Kontzejupean izango dira. 10:00etatik 14:00etara luzatuko da egitaraua.
Herritarrek auto eta bizikleta elektrikoak probatzeko aukera izango dute. Baita energia berriztagarrien erakusketa ikusteko ere, Usurbilgo Lanbide Eskolaren eskutik.

Halaber, tailer ezberdinak egongo dira:

11:00etan, "Etxeko Kontsumoen fakturaren azalpena eta interpretazioa".
12:00etan, "Biomasa Galdararen funtzionamendua eta sare/kontsumoen azalpena".
13:00ean, "Eraginkortasuna argiterian".

Azkoitiko ekitaldiez gain, Beizaman eta Azpeitian ere hitzaldiak eta solasaldiak izango dira azaroan zehar. Abenduan "OliagopolyOFF" filmaren emanaldiak jarriko die amaiera jardunaldiei. Abenduaren 1ean proiektatuko da filma Elkargunean, 19:00etan.
Jardunaldiak Urola Erdiko Energia Planaren baitan antolatu dira, Energia Mahaiaren eskutik. Parte hartzen dute Azkoitiko Udalarekin batera, Azpeitiko, Beizamako, Errezilgo eta Zestoako Udalek, Ingurugiro Fundazioak, Urkomek, Elkar-ekin eta Piztu Lan taldeek eta Iraurgi Berritzenek.

Ikusi kartela.

Iraurgi Berritzen-en prentsa oharra.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut