“Urola gustagarri” egitasmoaren IV. edizioa abian da, “Bertakoa eta Garaikoa” lelopean

2015/11/12, Osteguna - 18:04

Inprimatu

gustagarri Gaur aurkeztu dute "Urola Gustagarri" egitasmoaren IV. edizioa Azkoitian. "Bertakoa eta garaikoa" lelopean, urtarrilera bitartean luzatuko den udazken-neguko eskaintzaren berri emateko bildu dira gaur Iraurgi Berritzen eta Urkomeko arduradunak, proiektuan parte hartzen duten herrietako alkateekin batera.
"Urola Gustagarri", bertakoa balorean jarriz sorturiko aisialdi eta turismorako eskaintza da eta urtean zehar saio desberdinak antolatzen dira. Edizio honek bertako produktuen kontsumoa bultzatu nahi du, "elikagai freskoak, zapore eta usain onekoak direlako", gure paisaia eta ingurunea "mantentzen laguntzen duelako" eta "bertako ekonomia sustatzen laguntzen duelako".

Ekimenean bederatzi jatetxek hartuko dute parte. Bertako eta garaiko produktuak osagai nagusitzat dituzten plater bana aurkeztu dute jatetxeek eta baita prestatzeko errezetak ere. Datozen hiru hilabeteetan, plater hauek dastatzeko aukera izango da jatetxe horietan. Gainera, produktu horiek non erosi jakiteko, argitaraturiko eskuorrian QR sarbidea agertzen da. Esan beharrik ez dago, produktu horiek herrian eta eskualdean egiten diren asteroko azoketan eskuragarri daudela.
Azkoitian "Joseba" eta "Laja" jatetxeek hartuko dute parte "Urola Gustagarri"ren IV. edizioan; Azpeitian, "Jai Alai", "Larrañaga", "Mikel Uria", "Sagasti Zahar" eta "Lau Bide" jatetxeek; Beizaman "Ostatu Zaharra"k eta "Aranburu"k Aizarna-Zestoan.
Halaber, bisita gidatuak antolatu dira baserri eta ustiategietara, bertako bizimodua, lan egiteko modua, produktuak... e.a. ezagutzera emateko.

Ikusi eskuorria.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut