Berriak Azkoitiko merkataritza eta ostalaritzarako zerbitzu publikoak hobetzeko parte-hartze plana

Azkoitiko merkataritza eta ostalaritzarako zerbitzu publikoak hobetzeko parte-hartze plana

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6572ok Azkoitiko Udalak parte-hartze plan bat jarriko du martxan hilabete honetan merkatari eta ostalariei eskaintzen dizkiegun zerbitzuak eta diru-laguntzak baloratzeko eta hobetzeko. Gaur egin du aurkezpena Miguel Angel Bastida zinegotziak, udal teknikariak bidelagun. 
"Udal Gobernu honen asmoa da, zerbitzu publikoak herritarrei gerturatzea eta erraztasunak ematea, eta kasu honetan merkatari eta ostalarien arlora zuzendu gara, sektore honek ere garrantzi handia duelako arlo sozio-ekonomikoari bultzada emateko", dio Miguel Angel Bastida zinegotziak.

Azkoitiko Udaleko hainbat departamentuk (Merkataritza Saila, Euskarako Zerbitzua, Hirigintza Saila...) eta zenbait entitatek (Azkoitia Lantzen, Iraurgi Berritzen, Herrixen merkataritza elkarteak...) sektore honi zerbitzu eta diru-laguntza ezberdinak eskaintzen dizkiete.
Plan honekin Udalak jakin nahi du Udalak jakin nahi du orain arte eman diren zerbitzu publikoen inguruko informazioa ezagutzen ote den, zerbitzuok nola baloratzen dituzten interesdunek eta hartzaile potentzialek, benetako beharrak asetzen dituzten ala ez eta Azkoitiko merkatari eta ostalariek aurrera begira sektorea indartzeko zein tresna proposatzen duten.
Azaro eta abenduan zehar garatuko den parte-hartze egitasmo honetan, lehenbizi Udalak merkatari eta ostalariei zerbitzu publikoen inguruko informazioa helaraziko die eta horrekin batera joango den galdetegia betez baloratuko dituzte merkatari eta ostalariek erakunde publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuak eta diru-laguntzak. Galdetegiko erantzunak jaso ondoren, Udalak hainbat gairen inguruko bilerak antolatuko ditu merkatari eta ostalariek iritzi kualitatiboa partekatu dezaten eta denon artean hobekuntza proposamenak detektatu ditzagun.
Udalak eta eragindako gainontzeko erakunde publikoek proposamen horien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertuko dute eta dagozkion egokitzapenak egingo dituzte 2016tik aurrera emango diren zerbitzu eta diru-laguntza publikoetan.
Horregatik guztiagatik, Udalak eskatzen die herriko merkatari eta ostalariei egitasmo honetan modu aktiboan parte har dezaten, helaraziko diegun informazioa aztertuz, galdetegia betez eta antolatuko diren bileretara joanez. Erakunde publikoen eta herriko eragileen arteko elkarlan horrekin lortuko dugu Azkoitiko merkataritza eta ostalaritza indartzeko osagaiak jartzea.

 

IMG 6588

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut