Berriak BERRIZ ENPRESAri buruzko jardunaldia azaroaren 16an, Elkargunean

BERRIZ ENPRESAri buruzko jardunaldia azaroaren 16an, Elkargunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Eusko Jaurlaritzaren eta Eusko Ganberen artean martxan jarritako BERRIZ ENPRESA programaren inguruko jardunaldia egingo da azaroaren 16an, Elkarguneko Oteiza aretoan, arratsaldeko 15:00etan. Egitasmoaren helburua da enpresen jarraipena erraztea Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan. Gipuzkoako Merkatari Ganberako Barne Merkataritzaren arduradunak, Koro Otegik, gidatuko du saioa. 

 

BERRIZ ENPRESAK laguntzarako eta aholkularitzarako zerbitzu integrala eskaintzen die balizko saltzaile eta ekintzaileei transmisio-prozesua gauzatzeko, eta tratu pertsonalizatu eta malgua segurtatzen die bakoitzaren premiak kontuan hartuta.

Jardunaldian parte hartzeko baieztapena eskatzen da telefonoz 943 000 285 telefono zenbakira deituz edo ondorengo posta elektronikora idatziz: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Informazio gehiago, hemen.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut