Berriak Adinduen Astea ospatuko da azaroaren 10etik 15era

Adinduen Astea ospatuko da azaroaren 10etik 15era

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2015ADINDUENASTEA-azala.1 San Jose Egoitzan Adinduen Astea ospatuko dute azaroaren 10etik 15era bitartean. Hainbat ekintza antolatu dituzte egun horietarako errutina hautsi eta entretenimenduari bide emateko. Besteak beste, gaztetxoen bisita izango dute bertan, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleak San Jose egoitzara hurbilduko baitira bertako erabiltzaileekin tartetxo bat partekatzera.

Azaroaren 10ean, Adinduen Asteari hasiera Floreagako ikasleen bisitarekin emango zaio eta txokolatada egingo dute.

Azaroaren 11n, hurrengo egunean, XXV. Seiko Urre Txapelketa egingo da.

Azaroaren 12an, Xabier Munibe Ikastolako ikasleen bisita izango dute egoitzan.

Azaroaren 13an, txokolatada eta bingoarekin gozatzeko aukera izango dute.

Azaroaren 14an, Bizkargi Musika Eskolako musikariek emanaldia eskainiko diete eta ondoren Duo Plaentxirekin afari girotua.

Azaroaren 15ean, amaiera emateko, Sendiaren Eguna ospatuko dute. Besteak beste, meza eta bazkaria trikitilariekin antolatu dituzte.

San Jose Fundazioak, Biharko taldeak eta Azkoitiko Udalak antolatu dute Adinduen Astea.

Ikusi egitarau osoa.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut