Berriak San Jose Egoitzak saria jaso du abian duen baratza ekologikoaren proiektuarengatik

San Jose Egoitzak saria jaso du abian duen baratza ekologikoaren proiektuarengatik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

saria jasotzen San Jose Egoitza finalista suertatu da "Pasión por asistir" lehiaketaren bigarren edizioan abian duen baratza ekologikoaren proiektuarengatik. Tena produktu higienikoen enpresaren ekimenez gauzatzen da lehiaketa "Mundua aldatzen duten keinuak" lelopean eta helburua da zaintza lanaren inguruan sentsibilizatzea.

San Josek "Etorkizun jasangarri baten alde Proiektu Hoberena" kategoriara aurkeztu zuen baratzen ekimena eta finalista suertatu da aurtengo edizioan. Egoitzako zuzendariak, Nekane Plazaolak, eta Biharko enpresako zuzendari teknikoa den Larraitz Olaizolak, berriki jaso dute saria Madrilen.

Plazaolaren hitzetan, "helburu nagusia da erabiltzaileak gozatzea baratzezaintzarekin zeregin propioak eginez". Proiektua ekainean sortu zen. "Ohiko eginkizunen egitarauaren baitan jarduera ezberdin bat sartzeko beharra ikusi genuen eta kontutan izanda erabiltzaile asko baratzan ibiliak direla euren baserrietan ba baratzaren aldeko apustua egin genuen".

Ekimenak erabiltzaileei laguntzen diete memoria eta funtzio exekutiboak lantzen, motrizitatea trebatzen, autoestimua eta elkarren arteko harremana hobetzen.

WP 20150713 004

WP 20150918 001

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut