Berriak “Nazioarteko operazioetan aduana kudeaketa” ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek azaroaren 11rako

“Nazioarteko operazioetan aduana kudeaketa” ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek azaroaren 11rako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

iraurgi-berritzen "Nazioarteko operazioetan aduana kudeaketa" ikastaroa antolatu du Iraurgi Berritzenek azaroaren 11rako. Azkoitiko Intsausti Jauregian emango da, goizeko 09:00etatik 13:00era eta eskualdeko enpresei zuzendutako ekimena da. Gipuzkoako Foru Aldundiak osorik lagundutako ikastaroa da eta plaza kopuru mugatuak izango ditu.
Ondasunen esportazio eta inportazioen aduana kudeaketa oinarrizkoa da EBeko kide ez diren herrialdeetan jatorria duten ondasunak euren ekoizpen prozesuan barneratzen dituzten jarduera ekonomikoentzat. Enpresen nazioartekotzearen hazkundeak eta zenbait lehiakortasun abantaila eskaintzen dituzten lurraldeetan ekoizpenaren fase zehatz batzuen kokapenak, era honetako ondasun fluxuen garrantzia areagotu dute. Ikastaro honen helburua nazioarteko operazioetan burutu beharreko aduana kudeaketa eta aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzea da.
Izena emateko interesa izanez gero, fitxa deskargatu daiteke eta beteta bidali Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut