Berriak San Martingo eskola-umeek Urbanue erabili ahalko dute eskolara joateko astelehenetik aurrera

San Martingo eskola-umeek Urbanue erabili ahalko dute eskolara joateko astelehenetik aurrera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak Urbanue herri barruko autobusaren ordutegiak eta geldialdiak apur bat moldatu ditu San Martingo eskola-umeei zerbitzua emate aldera, hala eskatzen baitzuten. Astelehenetik, azaroaren 2tik, aurrera, San Martingo haurrek garraio publikoa erabili ahal izango dute Xabier Munibe Ikastolara edo Floreaga Ikastetxera joateko. Horretarako, zerbitzuaren goizeko lehen orduetan aldaketak egin dira eskoletako ordutegira moldatu eta egin beharreko geldialdiak egin ahal izateko.

Halaber, egokitze hauek egin dira Floreaga auzoko ikasleek ere Urola Ikastolara joateko Urbanue erabiltzeko aukera izan dezaten.

Ipintzatik irteera goizeko 7.30ean izango da Urola Ikastolara joan nahi dutenentzat. Xabier Munibe Ikastolara edo Floreaga ikastetxera doazenentzat, berriz, Ipintzatik irteera goizeko 8.25ean izango da.

Neurri hauekin garraio publikoaren zerbitzua zabaltzea lortuko da, dauden beharrei erantzunez.

Ikusi ibilbideak eta ordutegia

Eskoletako ordutegiak

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut