Berriak Iraurgi Berritzenek HORNITU proiektua aurkeztu du , enpresen lehiakortasuna hobetzeko

Iraurgi Berritzenek HORNITU proiektua aurkeztu du , enpresen lehiakortasuna hobetzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Hornitu urriak 29  2- Eskualdeko enpresa traktoreen eta hornitzaileen arteko elkarlana sustatzeko HORNITU proiektua abiatu du Iraurgi Berritzenek. Ekimenaren helburu nagusia da Urola Erdiko enpresen lehiakortasuna eraldatzea eta hobetzea. Atzo aurkeztu zitzaizkien eskualdeko 28 enpresei proiektuaren ildo nagusiak Intsausti Jauregian, enpresen garapenerako eskainiko diren aukeren berri emanez.
Jardunaldian eskualdeko enpresa traktore nagusietako ordezkariak partehartu zuten Glual, Sarralle, Ibarmia, Juaristi, Sammic, eta Domusa- eta 22 enpresa hornitzailek.
Ekitaldiaren abiapuntua,2014ean Urola Erdian egindako ehun ekonomiko-industrialaren egoeraren diagnostikoa izan zen, Industri Maparen ondorio nagusiak aurkeztu zirelarik Imhko Fermin Lazkanoren eskutik.

Enpresa traktoreetako ordezkariekin antolatu zen mahai inguruan proiektuan partehartzeko interesa eta konpromisoa azaldu zuten eskualdeko aktibitate ekonomikoa guztion artean indartzeko helburuarekin. Mundu mailan lehiatzen ari diren enpresa traktoreek, eskualdean dauden indargunetatik abiatuta enpresa hornitzaileek dituzten behar eta aukera berriak azpimarratu zituzten lehiakortasun gaitasuna garatzeko: prozesuen optimizazioa, joera berriei egokitzapena, flexibilitatea.
Ondorioz, eskualdeak duen erronka honi erantzun ahal izateko Iraurgi Berritzenen eskutik Hornitu Proiektuaren baitan proposatzen diren ekintza lerroak aurkeztu eta kontrastatu ziren enpresa hornitzaileekin euren interesak jasoz:
-Eskualdeko enpresa industrialen gaitasunen difusioa, katalogo online baten bitartez.
-Enpresa traktore eta hornitzaile artean bisita eta jardunaldiak sustatuko dira, mundo mailako joerak, beharrak ezagutu eta egokitzeko beharrezko proiektuak abian jartzeko.
-Iraurgi Berritzenetik bitartekaritza zerbitzua eskainiko da, identifikaturiko proiektuak bideratzeko laguntza eskainiz Imhrekin elkarlanean eta enpresa traktoreen eskaintzak zabaltzeko eskualdeko enpresa hornitzaileen artean.
Enpresengandik jasotako erantzunen arabera lan talde desberdinen egituraketa hasiko dira:
Subkonjunto mekanikoen muntairako zerbitzuak; konponente mekano-soldatu amaituen hornitzaileak eta injenieritza mekanikoen lan desberdinak.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut