Berriak Uraren presio arazoak konpontzeko lanak hasi dira Floreaga auzoan

Uraren presio arazoak konpontzeko lanak hasi dira Floreaga auzoan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ur kontsortzioa Gipuzkoako Ur Kontsortzioak aurreko astean hasi zituen Floreaga auzoan uraren presioak ematen dituen arazoak konpontzeko lanak. Sarritan kexatu izan dira auzotarrak uraren presio eskasagatik eta esku-hartze honekin arazoari soluziobidea jarriko zaio. Ondorengo kaleetan ari dira lanak burutzen: Atxabaleta kalea 1, Izarraitz kalea 7, 8, 9 eta 11, eta Atanotarren plaza 1 eta 2 zenbakietan

Obra hauekin azpiegiturak ere hobetuko dira fibrozementuzko hoditeria kendu eta fundiziozkoa jarriko baita. Ur hornikuntzako 190 metro kainu berritzen ari dira sare orokorrean eta beste 87 metro hartuneetan.

 

Inbertsio osoa 50.398 eurokoa da, alegia, Kontsortzioak Azkoitiko Udalarekin inbertsioetarako urteko konprometituta duen diru-kantitatearen %39. Izan ere, hitzartutakoaren arabea, 129.000 euro bideratzen ditu urtean Kontsortzioak Azkoitian inbertsioetara azpiegiturak hobetzeko.

Hurrengo hobekuntzak San Martinen eta Txalon Errekan

Urtea amaitu aurretik, Ur Kontsortzioak San Martingo eta Txalon Errekako azpiegiturak hobetzeko obrak gauzatuko ditu. Datorren astean hasiko dira lanak eta zaharkituta edo hondatuta dauden ur hodiak berritzea da helburua.

Proiektuaren kostua 98.236 eurokoa da eta Mogel, Azpeitia eta Tolosa kaleetako 1, 2 eta 3 zenbakiei eragiten die eta baita Txalon Errekako auzo osoari ere.

San Martinen kasuan, fundiziozko hoditeri berria ipiniko da, Txalon Errekan, berriz, San Martindik datorren kainua kendu eta Burdinoletatik heltzen den fundiziozko hoditik hornituko da ura auzora.

Esku-hartze honekin 625 metro kainu berrituko dira guztira gune hauetan.

Inbertsio biak gauzatzen ari den etengabeko hobekuntzaren prozesuaren baitan sartzen dira.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut