Berriak Etxe hutsei Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kendu (OHZ) eta OHZren igoera ezarriko da

Etxe hutsei Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kendu (OHZ) eta OHZren igoera ezarriko da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 6310 Azkoitiko Udalak atzo eman zion hasierako onespena 2016rako tasa eta zergen inguruan egindako proposamenari.
Zergen kasuan, proposamenean aintzat hartzen den nobedadeetako bat da etxe hutsei Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kenduko zaiela. Eta horri lotuta, gainerako etxebizitza eta higiezin industrialentzat igoera bat ezartzea aurreikusten da. Zehazki, etxebitzitzen kasuan igoera %1,5ekoa izango da eta industriarenean, %2,5ekoa. Ordainagiri guztien batezbestekoa eginez gero, etxebizitzagatik orain 171, 93 euro ordaintzen duenak 174, 50 euro ordaindu beharko lituzke datorren urtean, alegia, 2,57 euro gehiago.


"Arrazoizko irizpidea jarraitu dugu. Batetik, uste dugu bidezkoa dela etxe hutsei errekargua kentzea zeren, Azkoitian, orokorrean ez dugu uste etxe bat inbertsio gisa erosten denik. Gehiengoak bertan bizitzeko hartzen du etxebizitza eta bigarren etxea dutenen kasuan, gehienek herentzia baten ondorioz jaso dutelako da", azaldu du Ana Azkoitiak, Ogasun zinegotziak.

Zergen kasuan "gure kriterioa –dio Azkoitiak- 10.000 biztanletik gorako hogei udalerriko zerrenda erreferentzia gisa hartuta, Azkoitia, erdian mantentzea litzateke. Etxebizitzen OHZ, %1,5 igota ere erdian mantenduko ginateke eta industrialean %2,50 igota, oraindik erditik behera egongo ginateke, baina igoera honekin erdiruntz goaz eta Udalari 2016rako 2015ean izandako sarrerak bermatzen dizkiogu".

Hasierako onespena jasotako proposamenak aintzat hartzen duen beste berrikuntzetako bat da baserrietako obra lizentzietan %95eko hobaria aplikatzea (hobari hau lehen ere bazegoen, baina nekazaritza erregimenean alta emanda zeuden pertsonei aplikatzen zitzaien soilik. Orain gure asmoa jarduera duten baserri guztiei zabaltzea da, nahiz eta eskatzailea nekazaritza aseguruan alta eman gabe egon) eta ordaindu beharreko tasa kentzea.

25 urtetik gorako ibilgailuen zerga ere kendu egingo litzateke.

Gainerako zergak mantentzea proposatu da. Tasei dagokienez, "gehienak mantentzea proposatzen dugu, Elkargunekoak kasu, eta aldatuko ditugunak ura eta zaborraren gainekoak dira".

 Ura eta zaborrak

Uraren kasuan, "doikuntza batzuk egingo dira, pixkanaka Ur Kontsortzioa aplikatzen ari den tarifetara hurbiltzen joateako, orokorrean goitik gaudelako". Dohinkuntza hauekin orokorrean kontsumoari dagokion kanona igotzea proposatu da baina finkoak direnak murriztea. Horrela kontsumoa da zigortzen dena. Adibidez, erreferentziatzat hartuz gero 13 mm-ko kalibrea duen kontagailu batetik jasotako 20 metro kubikoko kontsumoa etxebizitza batean, igoera 1,53 eurokoa izango litzateke. Kontsumoa 45 metro kubikokoa balitz, jabeak 4,02 euro gehiago ordaindu beharko lituzke.
Kontsumo ez etxetiarren kasuan, orokorrean tarifa murriztu egingo litzateke doikuntza honekin. 13 mm-ko kontagailu batekin eta kontsumorik ez dagoen kasuan, jabeak 3,09 euro gutxiago ordainu beharko ditu.  

 

Zaborren kasuan, %5eko igoera proposatu du udal gobernuak. Igoera Urola Erdiko Mankomunitatearen zerbitzuen kostuen igoeran argudiatzen da. Azken bi urte hauetan kostuak gora egin dute eta ondorioz, defizita areagotu egin da, 2015ean zaborren tasa %15 jaitsi egin baitzen. 2014ean zerbitzuaren estaldura herritarren aldetik %74,7koa izan bazen, 2015ean, %66,13ra jaitsi da. "Estaldura maila bajua deritzogu eta prudentziaz jokatuz, ez baitugu aurreikusten 2016rako Mankomunitateko zerbitzuaren kostuan jeitsierarik izan dezakegunik, %5 igoaz, %73,67ko estaldurara hurbilduko ginateke".

Bozketak

Ordenantza fiskalen aldaketen hasierako onespena EAJren aldeko botoekin onartu zen. EH Bilduk eta Irabazi Azkoitia Baik ezezkoa bozkatu zuten eta PSE-EE abstenitu egin zen.

Elkarguneako tarifen kasuan, alderdi guztiek udal gobernuaren proposamenaren alde bozkatu zuten Irabazi Azkoitia Baik ezezik. Azken hau abstenitu egin zen.

Eta uraren hornikuntza, saneamendu eta azpiegiturei dagozkien tarifak guztien adostasunarekin onartu ziren.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut