Berriak Edukiontzi grisak jartzen hastera doaz

Edukiontzi grisak jartzen hastera doaz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

edukiontzi-grisa Udalak Urola Erdiko Mankomunitatearekin edukiontzi grisak jartzea adostu du neurri behin-behineko eta premiazko neurri gisa errefusa jaso ahal izateko. Udalak edukiontzi marroiekin eta horiekin dagoen arazoa nabarmendu nahi du. Izan ere, Kontsortzioak, GHK-k, abuztutik hona Azkoitian bildutako ontzi arinak eta organikoa ez ditu onartu material birziklagarri gisa. Marroi eta hori koloreko edukiontzietan material desegokia botatzen delako gertatzen da hau.

Edukiontzi grisen ezarpenarekin lortu nahi dena da hondakinak botatzerakoan edukiontziez egiten den okerreko erabilera murriztea. Hondakinak gaizki banatzeak eta behar den tokian ez botatzeak, deskuiduagatik edo okerreko ohiturengatik, sekulako gastua eragiten dio Udalari, birziklatze prozesua galarazten delako.
Edukiontzien erabilera ez da ordutegi edo egun jakinetara baldintzatuta egongo. Nahi denean erabili ahal izango dira. Momentuz, zintzilikarioak ere mantendu egingo dira. Edukiontzi grisak puntu guztietan ipiniko dira, baina, hondakin birzikla-ezina uzteko soilik erabili behar dira.
Bitartean, sistema aldaketa egiteko gauzatu beharreko izapideak aurrera doaz, baina denbora eskatzen dute.
Udal arduradunok egin behar den informazio eta kontzientziazio lanaren jakitun gara. Horretan laguntzeko hainbat ingurumen hezitzaile ibiliko dira Azkoitiko kale eta auzoetan zehar herritarrei azaltzeko hondakinak nola banatu, organikoa botatzeko poltsa konpostagarriak non eskuratu, liburuxkak banatu, e.a.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut