Berriak Azkoitian izan dira Ignaziotar Bidea sustatzeko etorri diren nazioarteko kazetariak

Azkoitian izan dira Ignaziotar Bidea sustatzeko etorri diren nazioarteko kazetariak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

nazioarteko kazetariak4 Bidaietan eta turismoan espezializaturiko nazioarteko eta estatuko bederatzi kazetarik osaturiko ordezkaritza bat Azkoitian izan da, Ignaziotar Bidea ezagutzera etorrita.

Turismoko Kataluniako Agentziak eta Basquetour-ek gonbidatuta etorri da taldea nazioartean Ignaziotar Bidea ezagutzera emateko xedez eta bailaretako garapen agentziak arduratu dira tokian tokiko koordinazioaz. Hemen, Iraurgi Lantzen.

Frantziatik, AEBetatik, Brasildik eta Filipinetatik etorri dira kazetariak, RCF, Travel Weekly, Folha de São Paulo edota Philippine Star izen handiko komunikabideentzat lan egiten dutenak, alegia.

 

Estatuko hedabideek osatzen dute zerrenda: Revista Viajeros, Altaïr Magazine, Grandes Espacios, Religión Digital eta T&A (Traveltya).

Joan zen larunbatean, Loiolan bisitan izan ondoren, kazetariak oinez egin zuten Santutegitik Balda Plazara arteko ibilbidea. Han, Javier Zubizarreta alkatea eta Ana Azkoitia eta Miguel Angel Bastida zinegotziak zituzten zain. Juan Bautista Mendizabalek egin zituen gida lanak Balda Etxea, Alde Zaharra edota Etxe Betz ikusten zituzten bitartean. Belarriak adi, Mendizabalen azalpenen artean hainbat eta hainbat pasadizo eta bitxikeria entzuteko pagotxa izan zuten atzerritarrek. "Ohiturei eutsiz, lehen emakumeak amaren etxera bueltatu ohi ziren erditzera. Horregatik uste dugu San Ignazio Loiolakoa etxe honetan, Balda Etxean, jaioa izan zitekeela, –bertan bizi izan zen bere ama Marina de Lincona- eta ziurrenik jaio eta hurrengo egunean eramango zutela Loiolara".

Bisita amaitzeko musika izan zen protagonista. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa tarteko, Parrokian egin zuten azken geldialdia eta Alize Mendizabal organistak eta Arimaz eta Errenteria Musikal ganbera orkestrek erruz gozarazi zieten. Eguzkia ezkutatuta ordurako, txotxa zain zuten. Kazetaritza erromesaldiari Manresan jarriko diote amaiera aste honen amaieran.

nazioarteko kazetariak 3

nazoarteko kazetariak 5

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut