Berriak Merkatariek eta ostalariek euskarazko euskarriak garatzeko diru-laguntzak eska ditzakete urriaren 30 arte

Merkatariek eta ostalariek euskarazko euskarriak garatzeko diru-laguntzak eska ditzakete urriaren 30 arte

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Laguntzak2015-1 Udaleko euskara zerbitzuak diru-laguntzak bideratuko ditu euskarazko euskarriak garatu nahi dituzten merkatari eta ostalarientzat. Laguntzak eskatzeko epea urriaren 30ean amaituko da.
Ondorengo ekintzak dira Euskara zerbitzutik diruz lagunduko direnak:

-Errotuluak euskaratzea. Euskaraz jartzeagatik kostuaren %50. Gehinez, 360 euro.Bi hizkuntzetan jartzeagatik, berriz, %20 eta gehienez, 100 euro.
-Poltsak, kartazalak, bisita txartelak, albaranak, fakturak, kartelak... euskaratzea. Kostuaren %60. Gehienez, 360 euro. Kasu honetan ere, bi hizkuntzetan jartzeagatik laguntza %20koa izango da. Gehienez, 120 euro.
-Euskarazko webgunea sortzea. Webgune osoa euskaraz egiteagatik %60. Gehienez 600 euro. Hasierako orria euskaraz baldin bada eta gainerakoak bi hizkuntzetan, kostuaren %50 finantzatuko da. Gehinez, 500 euro. Eta webgune osoa euskaraz eta beste hizkuntza batean egiteagatik, %25eko diru-laguntza emango da, gehienera jota 250 euro.
-Programa informatikoen kasuan, euskaratzeagatik kostuaren %100 jasoko dute eskatzaileek. Gehienez, 600 euro.
-Euskara ikasteko ere diru-laguntzak emango dira. Euskaltegietan ikastaroak egin nahi dituztenei matrikularen %75 emango zaie, gehienez 350 euro. Besteak beste, ikastaro trinkoak eta barnetegietako ikastaroak ere %70ean lagunduko dira. Ikastaro trinkoen kasuan, gehienez 350 euro jasoko dira eta barnetegiei dagokienez, 1.050 euro.

Ikusi oinarriak: www.azkoitia.eus/ euskara/diru-laguntzak
Eskaerak egiteko jarri harremanetan Udaleko Euskara zerbitzuarekin: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu – 943 85 71 75

Ikusi hemen informazio zehatzagoa.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut